Donostia

Itsasoari begira dagoen hiria, Gipuzkoako hiriburua.

Donostia kostaldeko hiria, Igeldo Urgull eta Ulia mendien babespean dagoena.

Ondarreta eta Kontxako hondartzak eratzen duten badia, Santa Klarako irla erdian duela, Donostiako argazki ezaguna da. Hirugarren hondartza, Zurriola, Kursaalaren Kongresu Jauregiaren ondoan kokatzen da, eta nazioartean oso ezaguna da, surfa praktikatzeko duen famarengatik.

Donostia Gipuzkoako hiriburua da eta Gipuzkoa era berean, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duen hiru lurraldeetako bat da. Iberiar Penintsularen Ipar-ekialdean kokatutako dago eta Frantziako mugatik 30 kilometrotara dago. Aipatzekoa da, mugarteko ejea eratzen duten Donostia-Baiona, Europako hego-ekialdeko ekonomia, turismoa eta giza garapenerako,  polo garrantzitsua da.

Hizkuntzak: euskara eta gaztelera

Tamaina erdiko hiria, 185.000 biztanle dituen. Hirugarren sektoreko hiria, turistikoa, komertziala; zerbitzuetako eta kongresuetarako prestatutako hiria. Azken urteotan, bere garapena, zientzia garapenean, teknologia, garapen iraunkorra eta kultura, oinarritzen duten Europako hirien artean, abangoardiako hiria bihurtu da. Apustu hori baieztatuta geratu da 2016. urterako, Kulturako Europako Hiriburua izendapenarekin.

Hiri honetako klima epela izateaz gain, urte osoan zehar hodei askoko eta euri ugariengatik ezagutzen da.

Hiri xarmangarria!