Etiopía

Etiopia, kontraste handiko lurraldea, izugarrizko naturarekin, ibai, laku eta mendiz osatutako lurraldea.

84.320.987 inguruko biztanle kopuruarekin.

Etiopia, ofizialki, Etiopiako Errepublika Demokratiko Federala (amarico hizkuntzan: Ityop’iya), lehen Abisinia edo Goiko Ethiopia bezala ezagutzen genuen, Afrikako Adarrean kokatutako Herria da. Iparraldean Eritreakin mugatzen du, Ipar-ekialdean, Yibutirekin; Ekialdean Somaliarekin, Hegoan Keniarekin eta Mendebaldean Sudan eta Hego-Sudanekin.

Afrikako kolonizatu gabeko herri bakarra da. Afrikako banaketan bere independentzia mentendu zuen, bost urteko epe baten izan ezik (1936-1941) Italiaren okupaziopean egon zenean. Kristautasuna erlijio ofiziala bezala hartu zuen munduko bigarren antzinako herria izan zen. Etiopiaren hiri handiena eta populazio ugariena duena, bere hiriburua da Adis Abeba.

Etiopia izena, greko Ai    hitzetik dator, era berean  Ai.... hitzetik datorrena, eta greko hizkuntzan “aurpegi errea” esanahia duena.Hala ere batzuk diotenaren arabera izen “Ityopp’is” hitzetik omen dator (Ityopp’is Cushen seme biblikoa izan zen, Noeren birbiloba)

Etiopiak 84.320.987 inguruko biztanle kopurua du. Bizi itxaropena 52 urtetan kokatzen da. Seme-alaben batezbesteko kopurua 6 da, munduko tasarik altuenetakoa. 980.000 pertsona edo biztanleriaren %1,25a IHESa duela kalkulatzen da.

Etiopiako talde etniko garrantzitsuenak hauek dira: Oromo, Amhara, Tigray, sidama, Hadiya, Somaliak, Afar, Gurge, Gamo, Welaita, Argoba eta Rastafari.

Beste talde minoritarioak ere adira, Aurma, Mursi eta Hamer bezala.

Bere hizkuntza taldeak bezain aberatsa da: amarico, geez, tigriña, oromo, gurage, somali eta arabea zabalduenetako hizkuntzak dira, beste lokal hizkuntzetatik at. Ingelera eta italiera ere oso zabalduta daude, negozioetan batik bat, nahiz eta italiera gero eta gutxiago erabili.