Fundazioa

Etiopia Utopia fundazioa, Tigray eskualdeko kaltetuenetako komunitatearen bizitza kalitatea hobetzeko lana egiten duen GKEa, Gobernuz Kanpoko Erakundea, da.

Garapen independentea, akonfesionala, apolitikoa eta irabazi-asmorik gabeko GKEa gara. Etiopiako eskualde behartsuenetako bat, Tigray eskualdea garatzeko konpromisoa hartu duena.

Etiopia Utopia, Donostian sortu zen, 2009.urtean. Helburu nagusi batekin jaio zen, Etiopiar komunitateak dituzte arazo larriei erantzuna emateko helburuarekin. Gure lana, Anjel Olaranen kooperazio eredua jarraitzen du. Anjel Olaran, “Afrikako Aita Zurien” misiolaria da eta berak ekin zion Wukroko lokal garapen  prozesuari 1994.urtean.

Misioa. Tigray eskualdeko komunitate behartuenen bizitza kalitatea hobetu, garapen iraunkor eta integraleko proiektuak sustatuz.

Ikuspena. Iraunkor tresna izatea komunitate hauen garapenean, bakarkako eta taldeko gaitasunak indartuz. Ondorioz bere eskubideak garatzeko gai izan daitezen, bizitza duin batetaz disfrutatzeko.

Baloreak. Solidaritatea, boluntariotzar, konpromisoa. Profesionaltasuna, independentzia.