Laguntzaileak

Boluntario izatea, norbere erabakiz lan egitea da, kotizaziorik gabe, talde baten kide izanik. Horrela ikusita, ez dirudi parte izan nahiko genukeen utopia bat denik...

Baina boluntario izatearen alde polita da, lan hau egiteko ez dela baldintza berezirik behar, egiteko gogoak edukitzea besterik ez. “Egitea”, gure Fundazioan ez da soilik hitz edo akzio bat, beti Aldaketarekin lotzen dugu... Aldatzeko egin, egiteko aldatu...

Aldaketa, egoera batetik besterako trantsizioa definitzen duen kontzeptua da, eremu guztietan existitzen da, baina guk, fundazioko boluntarioak, herri baten bizi baldintzak aldatzea bilatzen dugu, euren kultura, egite eta ohiturak errespetatuz. Norberaren aldaketa bilatzen dugu, bizitzeko modu berriak ikasiz, sentitzeko modu berriak ikasiz...

Erraza da Fundazioko boluntario izatea, gurekin kontaktuan jarri besterik ez duzu voluntariado@etiopiautopia.org bitartez, edo gure telefono zenbakira deitu eta esan “hau edo beste egin nahi dut...”.

Egitea perspektiba anitzetatik hasi daiteke, garrantzitsua dena da gurekin kontaktuan jartzea, ikusteko zer “Aldatzeko” gai zaren zure egitearekin!...

Aldatzeko egiten dugu, eta egiteko aldatzen dugu...