istoriak

Zati honetan, gertakari eta proiektu ezberdinetako parte izan diren fundazioko boluntarioen zenbait istorioren zatiak ikustea nahi dugu...

“Gehien hunkitzen nauena, barrean duten transparentzia hori, benetakoa, hortzak bete betean erakusten dituen irribarrea, nahiz eta batzuetan hauen falta izanda ere... Irribarrea, dagoeneko galdua nuen zerbait zen, eta eurei esker berriro ere berreskuratu dudana... gaur irribarre egiten dut”.

2008an Wukrora bidaiatu zuen boluntarioa.

Ba al zenekien gehiegi izateak pedante bihurtzen zaituela? Intolerante bihurtzen zaitu? Besteari ikusteko gaitasuna kentzen dizu? Bolondres bezala bidaiatzeak duen arazoa da, konturatzen zarela duzun berdinarekin gehiago lagundi diezaiokezula ondokoari eta baita ere zure buruari... edo gutxienez hori pasa zait niri... Orain gehiago nahi dut, gehiago egin ahal izateko... Ez orain Robin Hood bat naizela uste dudalako, baizik eta orain pertsona naizelako besterik ez.

2012an Wukrora bidaiatu zuen boluntarioa.

Egun batean Afrikara bidaiatu nuen, argazkilaria naiz eta argazki politen bila ibiltzen naiz... Badakizu zer? Ez nintzen gai izan argazki bat ateratzeko, horregatik orain urtero errepikatzen ditut bidai hauek, bizitza berriro maitatzea eragin didan proiektu bat egin ahal izateko.

2013an Tigray-ra bidaiatu zuen Argazkilaria.

Ba al dakizu ez nuela inoiz itsasoa ikusi? Ezin dut uretara sartzean sentitzen dudan sentsazioa adierazi, soilik esan dezaket bere zaporea gazia dela, eta nire bihotza poztasunez taupadaka dabilela.

2012an Donostiara bisitan etorri zen Etiopiarra.

Ezin dut imajinatu hemengo neskek euren ilea mozten dutela, ez zaiela trentzak egitea bururatzen, oso politak dira, baina ez dakite edo ez dute sinesten, guri edertasunez presumitzea gustatzen zaigu, gure buruak dotoretzea gustatzen zaigu.

2013an Donostiara bisitan etorri zen Etiopiarra.

Paisai hau izanik, kolore hauek izanik, ez zait burura etortzen nola ez dituzten hauek imitatzen janzterakoan, beltzak eta grisak besterik ez dituzte erabiltzen... Etiopiarrei kontrastatzea gustatzen zaigu, koloreak garrantzitsuak dira...

2014an Donostiara biristan etorri zen Etiopiarra.