ZIPRISTIN Zapristin Plast

Beste urteetan bezala, urrengo larunbatan (urriak 24), Zipristinen ekitaldia izango degu donostiako Boulevardean. Ura eta artea dira ekitaldi honen zutabe indartsuak. Tamayo, Gipuzkoako artisten gizartea, Aquariuma et Etiopia Utopia Fundazioak antolatuta, larunbat osoan zehar, 10 margolari ospetsuak ikus ahal izango dituzue beren margoei magia ematen Kioskoan bertan. Egiten dituzten margoak, enkantean jarriko ditugu eta edonork ahal izango du bere eskaintza proposatu. Bai! abenduaren 20a arte izango dezue zuen eskaintza egiteko. Lortutako dirua Etiopia Utopia Fundazioarentzako izango da. Opari benetan polita Olentzerori eskatzeko ezta? Aldi berean, larunbatan zehar, fundazioak pintxoak eta edariak saltzen arituko da, musika jartzen, dantzatzen...eta Tamayok antolatutako hainbat txikientxako tailerretan parte hartzeko aukera izango dezue. Anima zaitezte ta gerturatu zaitezte gurekin egun polit batez gozatzera. Informazio gehiago: http://tamayo.es/pdf/BASES_ZIPRISTIN_2015.pdf