Uharra

Biztanleriaren %75a pobreziaren mugatik behera bizi da. Proiektua burutzen ari den zonaldea, lehortearen efektuak gehien jasotzen dituena da, eta horren ondorioz bertako biztanleria urtero elikadura laguntzaren menpe dago, bai lanen bidez lortutako elikagaiak edota dohainik banatutakoak.

Diru sarrera mugatuek, presio demografikoak, klima baldintzek eta lurraren erosio larriak, elikadura ziurtasun faltaren arazo larriak dakarte. Horrek izugarri zailtzen du familien garapena. Nekazal zonaldetan emakumeek burutzen dituzten familiak izaten dira , bataz besteko bost seme-alaba izaten dituzte eta gehienak eskolatze adinean aurkitzen dira. Arazo ekomonikoei aurre egiteko seme-alabak eskolatik atera eta abereak zaintzera bidaltzen dituzte, familia laguntzeko.

Gai guzti hauei aurre egitea oso garrantzitsua da, populazio horren bizitza kalitatea hobetzeko. Beraz, helburu nagusia da, biztanlerien elikadura bermatzea, ibaiaren ibilgunean zenbait ekintza burutuz, lurra eta ura mantentzeko: harri-hormak eraiki sedimentuak geratzeko, landare autoktonoak landatzeko gabioiak egin.

Proiektu honek zonaldeko nekazal garapena bultzatzen du eta horrekin ekonomia sustatzen du, pertsonen garapena lortuz.

Uharra