fbpx

Arte Topaketak 2019

Published by el 28 de May del 2020 a las 17:10

ARTEAK ETA ETIOPIAREKIKO ELKARTASUNAK BAT EGITEN DUTE ARTE TOPAKETAK EKITALDIAN

Datorren larunbatean, Donostiako Gipuzkoa plazan, IX. Arte Topaketak ospatuko dira. Bertan Etiopia Utopia Fundazioak MHM proiekturako dirua bilduko du.

 

Artea kalera ateratzeko helburuarekin eta biztanle zein bisitariei, hau da, artea maite dutenei, artista desberdinen sormen-adierazpenak zuzenean ikusteko aukera eman nahian, datorren larunbatean, ekainaren 15an, Artetopaketak-Encuentros de Arte egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiaren etxabean, Donostiako Gipuzkoa plazan. Ekitaldia Tamayo paperdendak eta Gipuzkoako Artisten Elkarteak antolatu dute, eta Etiopia Utopia Fundazioak ere kolaboratu du.

 

Edizio hau bederatzigarrena da eta oraingoan haur zein helduentzat tailerrak eta eskulanak egingo dira. Goizean hasiko da, 10:00etatik 14:00ak arte, eta arratsaldean 16:00etatik 20:00ak arte egongo da. Egun osoan zehar, Artetopaketak-Encuentros de Arte 2019 jardunaldira bertaratzen direnek Etiopia Utopia Fundazioaren postura hurbiltzeko aukera izango dute. Bertan edariak eta pintxoak erosi ahalko dituzte, eta Fundazioak bildutako dirua MHM proiekturako erabiliko du, Tigray eskualdean emakumeen hilekoaren higienea sustatzea eta agerian jartzea helburu duen proiektua, alegia. Parte hartzeko eta solidario izateko aukera bikaina, artea aitzakiatzat eta hari nagusitzat izanik.

 

 

Aurtengo Artetopaketak-Encuentros de Arte ekitaldian parte hartzen dutenek hainbat tailer egiteko aukera izango dute: decopatch, eskulanetarako materiala erabiliz objektuak pertsonalizatzeko teknika; lettering, tipografia desberdinekin eskuz idaztea; scrapbooking, nork bere liburu pertsonalizatua egiteko; edo urban sketch, egileak bere inguruan behatzen duena jasotzeko ilustrazioa eta testua biltzen dituen koadernoa. Gainera, marrazteko eta margotzeko tailerrak egongo dira, aurpegia margotzekoa, eskulanak plastilinarekin, eta abar.

 

Arteak eta musikak harreman estua dutenez, goizean 12:30etik aurrera Low Riders rock taldeak joko du eta 18:30ean Gorka abeslariaren txanda izango da. Haurren une berezia 17:00etan izango da Elvi sabeliztunarekin eta Nork magoarekin.

 

KOLABORATU ETIOPIA UTOPIAREKIN!

Modu asko daude Etiopia Utopiarekin kolaboratzeko: boluntario gisa, ekimen solidario bat antolatuz, laguntzaile bihurtuz edo dohaintzen bidez.

Gure Fundazioarekin kolaboratu nahi duten pertsonek hainbat arlotan egin dezakete. Pertsona aktiboak behar ditugu, denon artean bidegabekeria eta desberdintasun gutxiago dituen mundu baten alde lan egiteko. Gure egoitzan zein Etiopian gauzatzen dugun lanari pertsona bakoitzak balio erantsi bat gehitzea nahiko genuke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen eta aukeren arabera, baita gure gizartean pentsamendu kritikoa bultzatzea eta eraldaketa sozial positibo baten alde lan egitea ere.

Boluntario taldearen kide izateak, ematea ez ezik, jasotzea ere badakar, elkarrekin ikasteko prozesu aberasgarri baten parte bihurtzen delako boluntarioa. Horretarako, honako hauek dira gure baldintzak:

  • Gure ekintzaren onuradun diren pertsonak errespetatzea: lan egiten dugun pertsonen giza duintasuna aitortzea eta errespetatzea.
  • Justizia bilatzea: gizarte-bazterkeriaren zergatiak bilatzea eta horiek alboratzeko borrokatzea, babesgabetasun- eta behar-egoeran dauden pertsonak defendatzea.
  • Elkartasuna: beste pertsonaren lekuan jartzen jakitea, hura sostengatzea.
  • Eskuzabaltasuna eta altruismoa: lana, denbora eta arreta eskura jartzea.
  • Parte-hartze demokratikoa: besteen parte-hartze zuzena sustatzea eta arazoak konpontzerako orduan dauden desberdintasunei dagokionean errespetuzko giroa sortzea.
  • Askatasuna: gizakiak askatasunez jarduteko duen gaitasuna aldarrikatzea, pertsona bakoitzak bere motibazio eta sinesmen sakonen arabera joka baitezake, direla etikoak, erlijiosoak, politikoak edo kulturalak.
  • Presentziaren balioa: behar duenarekin egoteko gaitasuna izatea, apaltasunez eta modu jarraituan.
  • Jarrera dinamikoa eta positiboa. Entzuten, errespetatzen eta giro ona sortzen jakitea.
  • Egoera fisiko eta psikiko onean egotea.
  • Astia izatea eta konpromisoa, pertsona bakoitzaren errealitatearen araberakoa.
  • Oztoporik ez jartzea baina mugak jartzen jakitea.

Etiopian

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Fundazioan

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Pertsona aktiboa eta solidarioa bazara, lagunartean ekitaldi bat antolatzeko aukera baduzu, azoka txiki bat, kontzertu bat, afari bat, … eta bildutako dirua gure Fundazioaren proiektu bati eman. Ideia solidario bat baduzu, abian jartzen lagunduko dizugu. Bidal ezazu mezu bat helbide honetara…

Zure diru-ekarpena oso garrantzitsua da burutzen ditugun proiektuetarako.
Horrela, Laguntzailearen figurari esker, gaur egun Etiopian gauzatzen ari garen proiektuei jarraipena eman ahal diegu.

Zuk erabakitzen duzu zenbat eman eta maiztasuna.

Irabazi asmorik gabeko erakunde bat garenez, PFEZaren aitorpenean parte bat ken dezakezu.


HileroHiru hileroSei hileroUrtero

Datu pertsonalak



BaiEz



BaiEz

Ordaintzeko modua

Bankuan helbideratzea *

* Derrigorrez bete behar da

Dohaintza bat egitea nahiago baduzu, jarraian kontu zenbakiak aurkituko dituzu. Desgrabazioa egiteko dohaintza egin izanaren ziurtagiria jaso nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo helbidera zure datuekin eta gaian zure NAN/IFZ zenbakia zehaztu:

Kutxabank             

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa    

ES27 2095 5001 00 1063671571

Laboral Kutxa

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa

ES61 3035 0060 41 0600140005

Enpresak

Enpresa bat bazara eta lagundu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago helbide honetan:

administracion@etiopiautopia.org

teaming

Teaming es una herramienta online para recaudar fondos para causas sociales a través de micro donaciones de 1€ al mes. La filosofía de Teaming se basa en la idea de que con 1€, nosotros solos no podemos hacer mucho pero si nos unimos, podemos conseguir grandes cosas.

Colabora con Etiopía Utopía con 1€ al mes desde nuestro Grupo de Teaming pinchando en este enlace:

Grupo de Teaming Etiopía Utopía

Categorised in:

etiopia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Este sitio web utiliza archivos cookies propios y de terceros para mejorar nuestros servicios y adaptar el sitio web a sus hábitos de navegación. Para aceptar su uso puede clicar en “Aceptar” o continuar navegando. Asimismo, puede configurar o rechazar el uso de cookies utilizando las herramientas de configuración de su navegador. Para obtener más información sobre el uso de las cookies, las herramientas de configuración y sus derechos: Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar