fbpx

Gure egonaldia aberasgarria izan da, zoritxarri aurre egin

Published by el 23 de February del 2020 a las 16:45

Bi sendagile eta bi erizain gipuzkoarrek hilabete bateko egonaldia egin zuten borondatezko lankide gisa Mekele eta Wukro-ko ospitaleetan

“Asko ikasi dugu eta oso aberasgarria izan da, izan ere, nahiz eta ez dugun ia baliabiderik eduki, zoritxarrari aurre egin eta guretzat arruntak diren materialik gabe lan egiten ikasi dugu”.

 Horrela laburbildu dute Izaro Almandoz eta Maialen Ormazabal sendagileek eta Maider Beitia eta Leire Sánchez erizainek joan den martxoan Mekeleko (Tigray eskualdeko hiriburua) Ayder Referral Hospital-en eta Wukroko ospitalean, hurrenez hurren, EtiopiaUtopia Fundazioko borondatezko lankide gisa izandako esperientzia. Aipatutako ospitaletako osasun-langileei prestakuntza eskaintzeaz gain, bitartekoei dagokienez zein antolakuntza-mailan dituzten beharrak detektatu zituzten.

Hain esperientzia aberasgarria izan da, ezen berriro bertara itzultzea pentsatu dutela, baina oraingoan beste modu batera: lankidetza eraginkorrago bat eta emaitza positiboagoak lortzea izango dute helburu. Hau da, oraingoan sendagileek alde batetik eta erizainek bestetik jardun dute eta ospitalean oso denbora gutxian egon dira batera lanean. Hemendik aurrera, hasieratik ekipo bat osatu eta batera lan egingo dute.

“Esperientzia benetan positiboa izan da. Bertan ikusitakoa kontuan hartuta, epe ertainera sendagile-taldeak eta erizain-taldeak osatu beharko genituzke eta antzeman ditugun prestakuntza-mailako beharrei erantzun globala eta zehatza eman”, dio Maider Beitiak.

Iritzi bera du Izaro Almandozek. Gaineratu duenez, “ad hoc esku hartu behar da, ospitale horietako osasun-langileak trebatzeko eta taldean lan egiten erakusteko, izan ere, erakundean duten egitura hierarkikoa oso zurruna da”.

Ugariak eta askotarikoak dira EtiopiaUtopia Fundazioko lau borondatezko lankideek Tigray eskualdean ezagutu dituzten bi ospitaleetan antzemandako hutsuneak, antolakuntzako arazoetatik eta pazienteak artatzeko protokolorik ez edukitzetik hasi eta gure inguruko edozein osasun-zentrotan ohikoak diren oinarrizko materialik eta baliabiderik ez edukitzera edo, paradoxikoa bada ere, bitartekoak edukita ere horiek ez erabiltzea erabiltzen ez jakiteagatik.

Adibidez, horrela gertatzen da Mekeleko Ayder  Referral Hospital-en, non desfibriladorea edukita ere ez zuten erabiltzen, ez baitzekiten nola, eta Larrialdi Zerbitzuan armairu batean gordeta zuten. Egoera ikusita, Maider Beitiak eta Leire Sánchezek Bihotz-Biriketako Bizkortzerako (BBB) teknikei buruzko ikastaro bat eskaini zieten zentroko erizainei eta nola jokatu behar zuten ikasi ahal izan zieten. Hain zuzen ere, ikastaro horri esker, ospitalera oso egoera kritikoan iritsi zen paziente bat berehala bizkortzea lortu zen.

Zentroko zuzendari medikua hasiera batean mesfidati agertu bazen ere, Maider Beitiak eta Leire Sánchezek lehen oztopoak gainditu behar izan zituzten –funtsean emakumeak eta gazteak izateagatik, herrialde horretan gizonezkoen nagusitasuna erabakigarria baita-, eta BBB ikastaroa eskaintzeaz gain, Larrialdi Zerbitzuko ebaluazioa egin zuten eta hainbat gabezia zeudela ikusi zuten, bereziki ospitalera bihotza geldituta iritsi daitezkeen pazienteak bizkortzeko orduan.

Aipatutako guztiaz gain, Wukroko ospitalean beste ezusteko bat hartu zuten Izaro Almandoz eta Maialen Ormazabal sendagileek, izan ere, politraumatismoarekin ospitalera iristen ziren pazienteak ez ziren immobilizatzen batetik bestera eramateko, ez baitzuten oholik. Hala ere, zentroan bazuten material tekniko garrantzitsua ere, ekografiak egiteko edo erradiografiak egiteko ekipoak, adibidez, eta ondo erabiltzen zuten.

“Wukroko ospitalea kokatzen den eraikina ez da egokia osasun-zentro baterako, korridoreak oso estuak baitira, adibidez, baina nahiz eta baliabiderik ez eduki, sendagileek eta osasun-langileek ondo lan egiten dute. Zailtasunen bat duten pazienteak Mekeleko ospitalera bideratzen dira. Mekele da eskualdeko hiriburua eta bertan dago erreferentziazko zentroa”, azpimarratu du Almandozek.

Bi sendagile gipuzkoarrek Wukroko ospitalean egindako egonaldiak pazienteentzat hainbat gomendio ezartzeko balio izan zuen, modu horretara alta hartzean osasun-jarraibideak bete ahal izan ditzaten eta zentrora berriro noiz bueltatu behar diren jakiteko. Era berean, bi borondatezko lankideek garbi ikusi zuten ez zegoela ez osasun-kulturarik, ez sexu-heziketarik ez eta neurri antikontzeptiborik ere.

 

KOLABORATU ETIOPIA UTOPIAREKIN!

Modu asko daude Etiopia Utopiarekin kolaboratzeko: boluntario gisa, ekimen solidario bat antolatuz, laguntzaile bihurtuz edo dohaintzen bidez.

Gure Fundazioarekin kolaboratu nahi duten pertsonek hainbat arlotan egin dezakete. Pertsona aktiboak behar ditugu, denon artean bidegabekeria eta desberdintasun gutxiago dituen mundu baten alde lan egiteko. Gure egoitzan zein Etiopian gauzatzen dugun lanari pertsona bakoitzak balio erantsi bat gehitzea nahiko genuke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen eta aukeren arabera, baita gure gizartean pentsamendu kritikoa bultzatzea eta eraldaketa sozial positibo baten alde lan egitea ere.

Boluntario taldearen kide izateak, ematea ez ezik, jasotzea ere badakar, elkarrekin ikasteko prozesu aberasgarri baten parte bihurtzen delako boluntarioa. Horretarako, honako hauek dira gure baldintzak:

  • Gure ekintzaren onuradun diren pertsonak errespetatzea: lan egiten dugun pertsonen giza duintasuna aitortzea eta errespetatzea.
  • Justizia bilatzea: gizarte-bazterkeriaren zergatiak bilatzea eta horiek alboratzeko borrokatzea, babesgabetasun- eta behar-egoeran dauden pertsonak defendatzea.
  • Elkartasuna: beste pertsonaren lekuan jartzen jakitea, hura sostengatzea.
  • Eskuzabaltasuna eta altruismoa: lana, denbora eta arreta eskura jartzea.
  • Parte-hartze demokratikoa: besteen parte-hartze zuzena sustatzea eta arazoak konpontzerako orduan dauden desberdintasunei dagokionean errespetuzko giroa sortzea.
  • Askatasuna: gizakiak askatasunez jarduteko duen gaitasuna aldarrikatzea, pertsona bakoitzak bere motibazio eta sinesmen sakonen arabera joka baitezake, direla etikoak, erlijiosoak, politikoak edo kulturalak.
  • Presentziaren balioa: behar duenarekin egoteko gaitasuna izatea, apaltasunez eta modu jarraituan.
  • Jarrera dinamikoa eta positiboa. Entzuten, errespetatzen eta giro ona sortzen jakitea.
  • Egoera fisiko eta psikiko onean egotea.
  • Astia izatea eta konpromisoa, pertsona bakoitzaren errealitatearen araberakoa.
  • Oztoporik ez jartzea baina mugak jartzen jakitea.

Etiopian

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Fundazioan

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Pertsona aktiboa eta solidarioa bazara, lagunartean ekitaldi bat antolatzeko aukera baduzu, azoka txiki bat, kontzertu bat, afari bat, … eta bildutako dirua gure Fundazioaren proiektu bati eman. Ideia solidario bat baduzu, abian jartzen lagunduko dizugu. Bidal ezazu mezu bat helbide honetara…

Zure diru-ekarpena oso garrantzitsua da burutzen ditugun proiektuetarako.
Horrela, Laguntzailearen figurari esker, gaur egun Etiopian gauzatzen ari garen proiektuei jarraipena eman ahal diegu.

Zuk erabakitzen duzu zenbat eman eta maiztasuna.

Irabazi asmorik gabeko erakunde bat garenez, PFEZaren aitorpenean parte bat ken dezakezu.


HileroHiru hileroSei hileroUrtero

Datu pertsonalak



BaiEz



BaiEz

Ordaintzeko modua

Bankuan helbideratzea *

* Derrigorrez bete behar da

Dohaintza bat egitea nahiago baduzu, jarraian kontu zenbakiak aurkituko dituzu. Desgrabazioa egiteko dohaintza egin izanaren ziurtagiria jaso nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo helbidera zure datuekin eta gaian zure NAN/IFZ zenbakia zehaztu:

Kutxabank             

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa    

ES27 2095 5001 00 1063671571

Laboral Kutxa

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa

ES61 3035 0060 41 0600140005

Enpresak

Enpresa bat bazara eta lagundu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago helbide honetan:

administracion@etiopiautopia.org

teaming

Teaming es una herramienta online para recaudar fondos para causas sociales a través de micro donaciones de 1€ al mes. La filosofía de Teaming se basa en la idea de que con 1€, nosotros solos no podemos hacer mucho pero si nos unimos, podemos conseguir grandes cosas.

Colabora con Etiopía Utopía con 1€ al mes desde nuestro Grupo de Teaming pinchando en este enlace:

Grupo de Teaming Etiopía Utopía

Categorised in:

etiopia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Este sitio web utiliza archivos cookies propios y de terceros para mejorar nuestros servicios y adaptar el sitio web a sus hábitos de navegación. Para aceptar su uso puede clicar en “Aceptar” o continuar navegando. Asimismo, puede configurar o rechazar el uso de cookies utilizando las herramientas de configuración de su navegador. Para obtener más información sobre el uso de las cookies, las herramientas de configuración y sus derechos: Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar