BIZITZAK HOBETZEN DITUZTEN OPARIAK

Urteko garai hau mundu hobe batekin amets egiteko aukera izan daiteke. Zergatik ez duzu opari original bat egiten eta aldi berean Tigrayko eskualdeak pairatzen duen krisi humanitarioan laguntzen?

Aukera ezazu zure oparia eta erosketa amaitzean mezu elektroniko bat jasoko duzu inprimatzeko bonuarekin.

Yakaniele

Oparitu ezazu bonu bat eta LAGUNTZA HUMANITARIOA bihurtuko da

  • Ura eskuragarri eta garbi: eta seguru izatea bermatzea.

  • Duintasun-kitak: neskatilek eta emakumeek hilekoaren higienerako tresnak izan ditzaten lortzea.

  • Hazien erosketa erraztea: familia nekazariek landu eta elikatu ahal izan dezaten.

  • Urtebete Etiopia Utopiarekin: beste ideia original baten bila bazaude, laguntza humanitarioa oparitu dezakezu eta maite duzun pertsona Fundazioarekin elkartu urtebetez.

Zergatik opari solidario bat?

Zure dohaintza laguntza zuzena izango da Etiopian. Izan ere, Tigrayko eskualdean burutzen ditugun proiektuetarako erabiliko dugu.

Tigrayn gertatzen ari den ezbehar humanitarioa dela eta lankidetza-proiektu guztiak bertan behera utzi behar izan ditugu eta laguntza humanitarioa bidaltzeko ari gara lanean. 

Gainera, zure dohaintza desgraba dezakezu. Informazio gehiago jasotzeko, jar zaitez gurekin harremanetan: info@etiopiautopia.org

Zer gertatzen ari da Etiopian?

Tigray eskualdeko gobernuaren eta Etiopiako gobernu federalaren arteko gatazka armatuak indarra hartzen jarraitu du eta biktimen kopurua gehitzen doa; Etiopiako iparraldeko eskualde honetan gertatu den itzalaldi informatiboaren ondorioz, oso zaila da egiaztatzea. 60.000 pertsona baino gehiago errefuxiatu dira Sudanen, milaka desplazatu eskualdean eta lau milioi pertsona inguru premiazko laguntza humanitarioa behar dutenak oraingoz, eta kopuru horrek gora egitea espero da.

Eskualdeko erreferente den eta aspaldidanik lankidetzan gabiltzan Mekelleko Ayder Referral Ospitalean hornigairik gabe geratzen ari dira..

“Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez mundua alda dezake”

Eduardo Galeano

KOLABORATU ETIOPIA UTOPIAREKIN!

Modu asko daude Etiopia Utopiarekin kolaboratzeko: boluntario gisa, ekimen solidario bat antolatuz, laguntzaile bihurtuz edo dohaintzen bidez.

Gure Fundazioarekin kolaboratu nahi duten pertsonek hainbat arlotan egin dezakete. Pertsona aktiboak behar ditugu, denon artean bidegabekeria eta desberdintasun gutxiago dituen mundu baten alde lan egiteko. Gure egoitzan zein Etiopian gauzatzen dugun lanari pertsona bakoitzak balio erantsi bat gehitzea nahiko genuke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen eta aukeren arabera, baita gure gizartean pentsamendu kritikoa bultzatzea eta eraldaketa sozial positibo baten alde lan egitea ere.

Boluntario taldearen kide izateak, ematea ez ezik, jasotzea ere badakar, elkarrekin ikasteko prozesu aberasgarri baten parte bihurtzen delako boluntarioa. Horretarako, honako hauek dira gure baldintzak:

  • Gure ekintzaren onuradun diren pertsonak errespetatzea: lan egiten dugun pertsonen giza duintasuna aitortzea eta errespetatzea.
  • Justizia bilatzea: gizarte-bazterkeriaren zergatiak bilatzea eta horiek alboratzeko borrokatzea, babesgabetasun- eta behar-egoeran dauden pertsonak defendatzea.
  • Elkartasuna: beste pertsonaren lekuan jartzen jakitea, hura sostengatzea.
  • Eskuzabaltasuna eta altruismoa: lana, denbora eta arreta eskura jartzea.
  • Parte-hartze demokratikoa: besteen parte-hartze zuzena sustatzea eta arazoak konpontzerako orduan dauden desberdintasunei dagokionean errespetuzko giroa sortzea.
  • Askatasuna: gizakiak askatasunez jarduteko duen gaitasuna aldarrikatzea, pertsona bakoitzak bere motibazio eta sinesmen sakonen arabera joka baitezake, direla etikoak, erlijiosoak, politikoak edo kulturalak.
  • Presentziaren balioa: behar duenarekin egoteko gaitasuna izatea, apaltasunez eta modu jarraituan.
  • Jarrera dinamikoa eta positiboa. Entzuten, errespetatzen eta giro ona sortzen jakitea.
  • Egoera fisiko eta psikiko onean egotea.
  • Astia izatea eta konpromisoa, pertsona bakoitzaren errealitatearen araberakoa.
  • Oztoporik ez jartzea baina mugak jartzen jakitea.

Etiopian

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Fundazioan

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Pertsona aktiboa eta solidarioa bazara, lagunartean ekitaldi bat antolatzeko aukera baduzu, azoka txiki bat, kontzertu bat, afari bat, … eta bildutako dirua gure Fundazioaren proiektu bati eman. Ideia solidario bat baduzu, abian jartzen lagunduko dizugu. Bidal ezazu mezu bat helbide honetara…

Zure diru-ekarpena oso garrantzitsua da burutzen ditugun proiektuetarako.
Horrela, Laguntzailearen figurari esker, gaur egun Etiopian gauzatzen ari garen proiektuei jarraipena eman ahal diegu.

Zuk erabakitzen duzu zenbat eman eta maiztasuna.

Irabazi asmorik gabeko erakunde bat garenez, PFEZaren aitorpenean parte bat ken dezakezu.


HileroHiru hileroSei hileroUrtero

Datu pertsonalak



BaiEz



BaiEz

Ordaintzeko modua

Bankuan helbideratzea *

* Derrigorrez bete behar da

Dohaintza bat egitea nahiago baduzu, jarraian kontu zenbakiak aurkituko dituzu. Desgrabazioa egiteko dohaintza egin izanaren ziurtagiria jaso nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo helbidera zure datuekin eta gaian zure NAN/IFZ zenbakia zehaztu:

Kutxabank             

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa    

ES27 2095 5001 00 1063671571

Laboral Kutxa

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa

ES61 3035 0060 41 0600140005

Enpresak

Enpresa bat bazara eta lagundu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago helbide honetan:

administracion@etiopiautopia.org

teaming

Zatoz Etiopia Utopiara!

Teaming ekimen solidario bat da, dohaintza-emaileak aukeratzen duen kausara bideratutako mikro-dohaintzen bitartez jendeari laguntzen diona. Eskoletan higiene eta ur faltagatik, tabuez gain, neskatoek eskola uzten dute erregela egunetan. Horregatik, eskolatan letrinak eta areto bereziak eraikitzen ditugu, neskak aldatu, atseden hartu eta gaiari buruz hitz egin dezaten.

Parte hartzean euro 1 emango diozu hilean Fundazioari. 

Etiopia Utopia Teaming Taldea