Uharra. Lurzorua eta ura kontserbatzea
Elikadura segurtasuna bermatzea Kilte Awlaelo Woredako lurzorua eta ura kontserbatuz, Tigray eskualdean, Etiopia.
Practicum
2013tik 2018ra Fundazioak esparru-hitzarmen bat izan du Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolarekin (EHU)…
Hobeto
Hobeto programa patologiaren bat duten haurrei zuzenduta zegoen.
Hilekoaren Higieneari buruzko proiektuaren 2. fasea: nesken eta emakumeen ahalduntzea MHM proiektuaren bidez.
Helburua da komunitateek MHMaren inguruan duten sentsibilizazioa eta ezagutza indartzea nesken eskola-absentismoa murrizteko eta emakumeen parte-hartzea komunitatean areagotzeko.
Generoaren partaidetza-diagnostikoa egitea eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzea
Fundazioan generoaren partaidetza-diagnostikoa egiteko eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzeko…
Energia berriztagarriei buruzko prestakuntza
Proiektua herrialdearen beharren testuinguruan ulertu behar da, herria mix energetikoa dibertsifikatzeko bidean…
Emakumeen Hilekoaren Higienea (MHM, Menstrual Hygienic Management)
Proiektuak Tigray eskualdeko lau zonetako 10 eskolatan egiten du lan.
Bekoji. Kirol instalazioak egokitzea.
Proiektu hau Oromia eskualdean gauzatu zen, Bekoji herrian hain zuzen. Bekoji landa eremuko herria da, 17.000 biztanle ditu eta bertan atletismo txapeldun asko eman dituen munduko eskola onenetako bat dago.
Atletismo talde bat baino gehiago
Proiektu hau Wukroko atletismo taldeko entrenatzaileak egindako eskaera baten ondorioa da.
Mikrokredituak
Wukroko (Tigray eskualdea, Etiopia) biztanle ahulenen bizi-baldintzak hobetzea eta elikadura segurtasuna bermatzea…
Hezkuntzaren kalitatea hobetzea “Maernet” lehen hezkuntzako eskolan, Agulae herrian (Tigray, Etiopia)
Proiektu hau Agulae herriko “Maernet” lehen hezkuntzako eskolan gauzatzen da.
Kainaberak II. Laborantza-lurrak babesteko prestakuntza eta esku-hartzea.
Proiektua ibaian esku-hartzean datza ibaiertzak eta laborantza-lurrak babesteko…
Kainaberak I. Elikadura segurtasuna bermatzen.
Proiektu honen helburua zen Kilte Awlaelo Woredako biztanleen elikadura segurtasuna bermatze
Esku-hartze soziosanitarioa Diniwade eta Tsawnet eskoletan hezkuntzaren garapena errazteko
Proiektu honek ur faltak mundu osoan eta, bereziki, Etiopian eragiten dituen arazoak ditu ardatz.
Tantaz tanta. Ureztatzeko kanalak eraikitzea
Kilte Awlaelo Woredako nekazariei laguntzea ureztatzeko kanalak eraikiz.
Dassa Mini Dam. Sail ureztatuak nekazarientzat
Proiektua presa bat eraikitzean datza. Honi esker, Debrestiyon-eko lurrak, Wukrotik 33 km mendebaldera…

KOLABORATU ETIOPIA UTOPIAREKIN!

Modu asko daude Etiopia Utopiarekin kolaboratzeko: boluntario gisa, ekimen solidario bat antolatuz, laguntzaile bihurtuz edo dohaintzen bidez.

Gure Fundazioarekin kolaboratu nahi duten pertsonek hainbat arlotan egin dezakete. Pertsona aktiboak behar ditugu, denon artean bidegabekeria eta desberdintasun gutxiago dituen mundu baten alde lan egiteko. Gure egoitzan zein Etiopian gauzatzen dugun lanari pertsona bakoitzak balio erantsi bat gehitzea nahiko genuke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen eta aukeren arabera, baita gure gizartean pentsamendu kritikoa bultzatzea eta eraldaketa sozial positibo baten alde lan egitea ere.

Boluntario taldearen kide izateak, ematea ez ezik, jasotzea ere badakar, elkarrekin ikasteko prozesu aberasgarri baten parte bihurtzen delako boluntarioa. Horretarako, honako hauek dira gure baldintzak:

  • Gure ekintzaren onuradun diren pertsonak errespetatzea: lan egiten dugun pertsonen giza duintasuna aitortzea eta errespetatzea.
  • Justizia bilatzea: gizarte-bazterkeriaren zergatiak bilatzea eta horiek alboratzeko borrokatzea, babesgabetasun- eta behar-egoeran dauden pertsonak defendatzea.
  • Elkartasuna: beste pertsonaren lekuan jartzen jakitea, hura sostengatzea.
  • Eskuzabaltasuna eta altruismoa: lana, denbora eta arreta eskura jartzea.
  • Parte-hartze demokratikoa: besteen parte-hartze zuzena sustatzea eta arazoak konpontzerako orduan dauden desberdintasunei dagokionean errespetuzko giroa sortzea.
  • Askatasuna: gizakiak askatasunez jarduteko duen gaitasuna aldarrikatzea, pertsona bakoitzak bere motibazio eta sinesmen sakonen arabera joka baitezake, direla etikoak, erlijiosoak, politikoak edo kulturalak.
  • Presentziaren balioa: behar duenarekin egoteko gaitasuna izatea, apaltasunez eta modu jarraituan.
  • Jarrera dinamikoa eta positiboa. Entzuten, errespetatzen eta giro ona sortzen jakitea.
  • Egoera fisiko eta psikiko onean egotea.
  • Astia izatea eta konpromisoa, pertsona bakoitzaren errealitatearen araberakoa.
  • Oztoporik ez jartzea baina mugak jartzen jakitea.

Etiopian

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Fundazioan

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Pertsona aktiboa eta solidarioa bazara, lagunartean ekitaldi bat antolatzeko aukera baduzu, azoka txiki bat, kontzertu bat, afari bat, … eta bildutako dirua gure Fundazioaren proiektu bati eman. Ideia solidario bat baduzu, abian jartzen lagunduko dizugu. Bidal ezazu mezu bat helbide honetara…

Zure diru-ekarpena oso garrantzitsua da burutzen ditugun proiektuetarako.
Horrela, Laguntzailearen figurari esker, gaur egun Etiopian gauzatzen ari garen proiektuei jarraipena eman ahal diegu.

Zuk erabakitzen duzu zenbat eman eta maiztasuna.

Irabazi asmorik gabeko erakunde bat garenez, PFEZaren aitorpenean parte bat ken dezakezu.


HileroHiru hileroSei hileroUrtero

Datu pertsonalak



BaiEz



BaiEz

Ordaintzeko modua

Bankuan helbideratzea *

* Derrigorrez bete behar da

Dohaintza bat egitea nahiago baduzu, jarraian kontu zenbakiak aurkituko dituzu. Desgrabazioa egiteko dohaintza egin izanaren ziurtagiria jaso nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo helbidera zure datuekin eta gaian zure NAN/IFZ zenbakia zehaztu:

Kutxabank             

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa    

ES27 2095 5001 00 1063671571

Laboral Kutxa

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa

ES61 3035 0060 41 0600140005

Enpresak

Enpresa bat bazara eta lagundu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago helbide honetan:

administracion@etiopiautopia.org

teaming

Teaming es una herramienta online para recaudar fondos para causas sociales a través de micro donaciones de 1€ al mes. La filosofía de Teaming se basa en la idea de que con 1€, nosotros solos no podemos hacer mucho pero si nos unimos, podemos conseguir grandes cosas.

Colabora con Etiopía Utopía con 1€ al mes desde nuestro Grupo de Teaming pinchando en este enlace:

Grupo de Teaming Etiopía Utopía