fbpx

Krisi humanitarioa maila guztietan

Published by el 21 de May del 2021 a las 18:00

2020ko azaroaren 4tik gatazka armatua bizi dute Tigrayn, Etiopiako iparraldean dagoen eta gure Fundazioak bere lana garatzen duen eskualdean, hain zuzen ere. Gatazka herrialdea suntsitzen ari da, bertako biztanleria larriki eraginez –borrokaldia hasi aurretik 6-7 milioi biztanle inguru ziren.

Gatazka konplexua da: eskualdeko gobernua gobernu zentralaren aurka ari da borrokan, milizien laguntzarekin lehenengoa eta Eritreako armadaren laguntzarekin bigarrena. Talde desberdinen arteko gerrak krisi humanitarioa ekarri du, Tigrayko biztanleria zibilaren zati handi bat larriki eraginez. Ondorioz, 60.000 pertsonak baino gehiagok Sudango herrialdera ihes egin dute eta eskualdearen barruan premia humanitario larriak dituzten 4,5 milioi pertsona inguru daude desplazatuta.

Agente humanitarioek ezinezkoa dute Tigrayko lurraldearen % 80ra iristea

Populazio zibila da gerraren ondorioak gehien pairatzen ari dena. Nazio Batuen datuen arabera, agente humanitarioek ezinezkoa dute Tigrayko lurraldearen % 80ra iristea, bereziki landa-eremuetara, liskarrak daudelako edo gobernu zentralak sarbidea ukatzen dielako. Era berean, komunikazioa oso mugatuta dago: lurraldeko eremu gutxi batzuetara bakarrik iristen dira telefono-deiak eta Interneterako konexioa blokeatuta dago gatazka hasi zenetik.

Gerrako krimenen salaketa ugari izan dira gerra hasi zenetik. Bereziki larriak dira Mai Kadraran eta Axumen izandako hilketak, 1.500 zibil hil baitzituzten bertan. Horrez gain, Eritreako armadako soldaduak emakumeak eta neskatilak bortxatu dituztela dioten berri larriak iritsi dira, eta mota orotako ondasunen arpilatzeak eta lapurretak egin dituzte. Tigrayko lurraldean dauden errefuxiatu eritrearren esparruen aurka azken 20 urteetan izandako krimenen berri jaso da, halaber.

NBEren datuen arabera, desplazatutako biztanle gehienak, 4,5 milioi gutxi gorabehera, gosetea jasateko arriskuan daude; izan ere, uzta asko erre egin dituzte eta tokiko merkatuek ez dute elikagairik.

Ura lortzea da une honetan duten erronkarik handienetako bat. Gerra piztu aurretik milaka ziren ur edangarria lortu ezin zuten biztanleak, eta kopuru horrek nabarmenki egin du gora borroken ondorioz, ura lortzeko lekuak suntsitu dituztelako eta biztanleriaren desplazamenduaren eraginez. Ur edangarria ezin eskuratzeak biztanleak gaixotzeko probabilitatea larriki areagotu du, halaber, eta haurrak hiltzen ari dira ur kutsatua edateagatik gaixotu eta beherakoen ondorioz.

14 ospitaletatik 3 baino ez daude lanean, eta landa-eremuan osasun-zentroen % 22k bakarrik funtzionatzen du

Gaur egungo egoerak hezkuntzan ere eragin du. Hezkuntza-azpiegituren % 25 baino gehiago kaltetu dira borroken ondorioz, edo desplazatu diren pertsonei babesa emateko erabiltzen dira. Egoera larria da: ez dago eskolarik eta neska-mutilek ez dute prestakuntza jasotzen jarraitzeko aukerarik.

Osasun-egoerari dagokionez, ospitaleko materialaren eta sendagaien arpilatze ugari jakinarazi dira, eta gaur egun hornidura medikoa benetan eskasa da. Bestalde, osasun-zentro ugari kaltetu dira bonbardaketetan; 14 ospitaletatik 3 baino ez daude lanean, eta landa-eremuan osasun-zentroen % 22k bakarrik funtzionatzen du.

Ondorio gisa, gatazkak krisi humanitarioa ekarri duela azpimarra daiteke. Nazio Batuen agentziak eta hainbat erakunde humanitario lurraldean bertan ari dira lanean dagoeneko, baina bertako biztanleen beharrak izugarriak dira eta lan handia dago egiteko.

KOLABORATU ETIOPIA UTOPIAREKIN!

Modu asko daude Etiopia Utopiarekin kolaboratzeko: boluntario gisa, ekimen solidario bat antolatuz, laguntzaile bihurtuz edo dohaintzen bidez.

Gure Fundazioarekin kolaboratu nahi duten pertsonek hainbat arlotan egin dezakete. Pertsona aktiboak behar ditugu, denon artean bidegabekeria eta desberdintasun gutxiago dituen mundu baten alde lan egiteko. Gure egoitzan zein Etiopian gauzatzen dugun lanari pertsona bakoitzak balio erantsi bat gehitzea nahiko genuke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen eta aukeren arabera, baita gure gizartean pentsamendu kritikoa bultzatzea eta eraldaketa sozial positibo baten alde lan egitea ere.

Boluntario taldearen kide izateak, ematea ez ezik, jasotzea ere badakar, elkarrekin ikasteko prozesu aberasgarri baten parte bihurtzen delako boluntarioa. Horretarako, honako hauek dira gure baldintzak:

  • Gure ekintzaren onuradun diren pertsonak errespetatzea: lan egiten dugun pertsonen giza duintasuna aitortzea eta errespetatzea.
  • Justizia bilatzea: gizarte-bazterkeriaren zergatiak bilatzea eta horiek alboratzeko borrokatzea, babesgabetasun- eta behar-egoeran dauden pertsonak defendatzea.
  • Elkartasuna: beste pertsonaren lekuan jartzen jakitea, hura sostengatzea.
  • Eskuzabaltasuna eta altruismoa: lana, denbora eta arreta eskura jartzea.
  • Parte-hartze demokratikoa: besteen parte-hartze zuzena sustatzea eta arazoak konpontzerako orduan dauden desberdintasunei dagokionean errespetuzko giroa sortzea.
  • Askatasuna: gizakiak askatasunez jarduteko duen gaitasuna aldarrikatzea, pertsona bakoitzak bere motibazio eta sinesmen sakonen arabera joka baitezake, direla etikoak, erlijiosoak, politikoak edo kulturalak.
  • Presentziaren balioa: behar duenarekin egoteko gaitasuna izatea, apaltasunez eta modu jarraituan.
  • Jarrera dinamikoa eta positiboa. Entzuten, errespetatzen eta giro ona sortzen jakitea.
  • Egoera fisiko eta psikiko onean egotea.
  • Astia izatea eta konpromisoa, pertsona bakoitzaren errealitatearen araberakoa.
  • Oztoporik ez jartzea baina mugak jartzen jakitea.

Etiopian

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Fundazioan

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Pertsona aktiboa eta solidarioa bazara, lagunartean ekitaldi bat antolatzeko aukera baduzu, azoka txiki bat, kontzertu bat, afari bat, … eta bildutako dirua gure Fundazioaren proiektu bati eman. Ideia solidario bat baduzu, abian jartzen lagunduko dizugu. Bidal ezazu mezu bat helbide honetara…

Zure diru-ekarpena oso garrantzitsua da burutzen ditugun proiektuetarako.
Horrela, Laguntzailearen figurari esker, gaur egun Etiopian gauzatzen ari garen proiektuei jarraipena eman ahal diegu.

Zuk erabakitzen duzu zenbat eman eta maiztasuna.

Irabazi asmorik gabeko erakunde bat garenez, PFEZaren aitorpenean parte bat ken dezakezu.


HileroHiru hileroSei hileroUrtero

Datu pertsonalak



BaiEz



BaiEz

Ordaintzeko modua

Bankuan helbideratzea *

* Derrigorrez bete behar da

Dohaintza bat egitea nahiago baduzu, jarraian kontu zenbakiak aurkituko dituzu. Desgrabazioa egiteko dohaintza egin izanaren ziurtagiria jaso nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo helbidera zure datuekin eta gaian zure NAN/IFZ zenbakia zehaztu:

Kutxabank             

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa    

ES27 2095 5001 00 1063671571

Laboral Kutxa

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa

ES61 3035 0060 41 0600140005

Enpresak

Enpresa bat bazara eta lagundu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago helbide honetan:

administracion@etiopiautopia.org

teaming

Teaming es una herramienta online para recaudar fondos para causas sociales a través de micro donaciones de 1€ al mes. La filosofía de Teaming se basa en la idea de que con 1€, nosotros solos no podemos hacer mucho pero si nos unimos, podemos conseguir grandes cosas.

Colabora con Etiopía Utopía con 1€ al mes desde nuestro Grupo de Teaming pinchando en este enlace:

Grupo de Teaming Etiopía Utopía

Categorised in: ,

etiopia

Leave a Reply

Este sitio web utiliza archivos cookies propios y de terceros para mejorar nuestros servicios y adaptar el sitio web a sus hábitos de navegación. Para aceptar su uso puede clicar en “Aceptar” o continuar navegando. Asimismo, puede configurar o rechazar el uso de cookies utilizando las herramientas de configuración de su navegador. Para obtener más información sobre el uso de las cookies, las herramientas de configuración y sus derechos: Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar