fbpx

Pandemia arazoetariko txikiena denean

Published by el 31 de December del 2020 a las 10:43

Pandemia guztia aldatzeko eta mundua hankaz gora jartzeko iritsi zen. Planetako ia txoko guztietara iritsi zen, eragin handiagoarekin edo txikiagoarekin, eta guztia geldiarazteko eta, seguruenik, oraindik aurkitzeko dagoen moduan eraldatzeko heldu zen.

Birusak salto egin zuen herrialde batetik bestera eta martxoan Etiopian hasi ziren kasuak detektatzen. Agintariek berehala hartu zituzten gainerako herrialdeetakoen antzeko neurriak: berrogeialdiak, mugak ixtea… Egoera horrek Fundazioa behartu zuen langileak aberriratzera eta egoera hobetu arte itxarotera.

Urrian egoera hobetu egin zen eta lurraldera itzuli ahal izan zen. Une hartan, inork ez zuen susmatzen Tigrayko gertakariek pandemia bigarren maila batera pasatzea eragingo zutenik, eta ez zen ia hitz egingo horri buruz eskualdean. Hain ezustekoa eta bat-batekoa izan zen, ezen, ez zen erreakzionatzeko denborarik: gerra iritsi zen.

Hain zuzen, azaroaren hasieran etiopiarren arteko gatazka belikoa hasi zen, Gobernu Federalaren eta Tigrayko Eskualdeko Gobernuaren artean. Milaka pertsona desplazatu eta errefuxiatu sortzen ari den liskarra. Gatazka horretan, herriak jasaten ditu politikarien eta agintarien lehia eta itsuen ondorioak.

Egoera horretan, Etiopiako lankide erbesteratuak, David Perez de Unzuetak, irtenbide bat bilatu eta egoera horretatik ihes egitea erabaki zuen, etxera itzultzeko, baina Tigray eskualdean ahulenak diren pertsonen kolektiboen garapenerako lanean jarraitzeko asmo sendoarekin. Izan ere, inoiz baino gehiago da FEUren lana ezinbestekoa denean: orain eman behar dugu aurrerapausoa, eta gatazka amaitu eta Etiopiara itzuli ondoren gure laguntza emateko prestatu behar dugu.

Tigriñak ez ditugu bakarrik utziko.

 

KOLABORATU ETIOPIA UTOPIAREKIN!

Modu asko daude Etiopia Utopiarekin kolaboratzeko: boluntario gisa, ekimen solidario bat antolatuz, laguntzaile bihurtuz edo dohaintzen bidez.

Gure Fundazioarekin kolaboratu nahi duten pertsonek hainbat arlotan egin dezakete. Pertsona aktiboak behar ditugu, denon artean bidegabekeria eta desberdintasun gutxiago dituen mundu baten alde lan egiteko. Gure egoitzan zein Etiopian gauzatzen dugun lanari pertsona bakoitzak balio erantsi bat gehitzea nahiko genuke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen eta aukeren arabera, baita gure gizartean pentsamendu kritikoa bultzatzea eta eraldaketa sozial positibo baten alde lan egitea ere.

Boluntario taldearen kide izateak, ematea ez ezik, jasotzea ere badakar, elkarrekin ikasteko prozesu aberasgarri baten parte bihurtzen delako boluntarioa. Horretarako, honako hauek dira gure baldintzak:

  • Gure ekintzaren onuradun diren pertsonak errespetatzea: lan egiten dugun pertsonen giza duintasuna aitortzea eta errespetatzea.
  • Justizia bilatzea: gizarte-bazterkeriaren zergatiak bilatzea eta horiek alboratzeko borrokatzea, babesgabetasun- eta behar-egoeran dauden pertsonak defendatzea.
  • Elkartasuna: beste pertsonaren lekuan jartzen jakitea, hura sostengatzea.
  • Eskuzabaltasuna eta altruismoa: lana, denbora eta arreta eskura jartzea.
  • Parte-hartze demokratikoa: besteen parte-hartze zuzena sustatzea eta arazoak konpontzerako orduan dauden desberdintasunei dagokionean errespetuzko giroa sortzea.
  • Askatasuna: gizakiak askatasunez jarduteko duen gaitasuna aldarrikatzea, pertsona bakoitzak bere motibazio eta sinesmen sakonen arabera joka baitezake, direla etikoak, erlijiosoak, politikoak edo kulturalak.
  • Presentziaren balioa: behar duenarekin egoteko gaitasuna izatea, apaltasunez eta modu jarraituan.
  • Jarrera dinamikoa eta positiboa. Entzuten, errespetatzen eta giro ona sortzen jakitea.
  • Egoera fisiko eta psikiko onean egotea.
  • Astia izatea eta konpromisoa, pertsona bakoitzaren errealitatearen araberakoa.
  • Oztoporik ez jartzea baina mugak jartzen jakitea.

Etiopian

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Fundazioan

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Pertsona aktiboa eta solidarioa bazara, lagunartean ekitaldi bat antolatzeko aukera baduzu, azoka txiki bat, kontzertu bat, afari bat, … eta bildutako dirua gure Fundazioaren proiektu bati eman. Ideia solidario bat baduzu, abian jartzen lagunduko dizugu. Bidal ezazu mezu bat helbide honetara…

Zure diru-ekarpena oso garrantzitsua da burutzen ditugun proiektuetarako.
Horrela, Laguntzailearen figurari esker, gaur egun Etiopian gauzatzen ari garen proiektuei jarraipena eman ahal diegu.

Zuk erabakitzen duzu zenbat eman eta maiztasuna.

Irabazi asmorik gabeko erakunde bat garenez, PFEZaren aitorpenean parte bat ken dezakezu.


HileroHiru hileroSei hileroUrtero

Datu pertsonalak



BaiEz



BaiEz

Ordaintzeko modua

Bankuan helbideratzea *

* Derrigorrez bete behar da

Dohaintza bat egitea nahiago baduzu, jarraian kontu zenbakiak aurkituko dituzu. Desgrabazioa egiteko dohaintza egin izanaren ziurtagiria jaso nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo helbidera zure datuekin eta gaian zure NAN/IFZ zenbakia zehaztu:

Kutxabank             

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa    

ES27 2095 5001 00 1063671571

Laboral Kutxa

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa

ES61 3035 0060 41 0600140005

Enpresak

Enpresa bat bazara eta lagundu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago helbide honetan:

administracion@etiopiautopia.org

teaming

Teaming es una herramienta online para recaudar fondos para causas sociales a través de micro donaciones de 1€ al mes. La filosofía de Teaming se basa en la idea de que con 1€, nosotros solos no podemos hacer mucho pero si nos unimos, podemos conseguir grandes cosas.

Colabora con Etiopía Utopía con 1€ al mes desde nuestro Grupo de Teaming pinchando en este enlace:

Grupo de Teaming Etiopía Utopía

Categorised in:

etiopia

Leave a Reply

Este sitio web utiliza archivos cookies propios y de terceros para mejorar nuestros servicios y adaptar el sitio web a sus hábitos de navegación. Para aceptar su uso puede clicar en “Aceptar” o continuar navegando. Asimismo, puede configurar o rechazar el uso de cookies utilizando las herramientas de configuración de su navegador. Para obtener más información sobre el uso de las cookies, las herramientas de configuración y sus derechos: Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar