Data:
2020ko urtarriletik aurrera
Zenbatekoa:
161.860,63 €
Laster
Abiapuntua
Fundazioaren ekintza-lerro nagusien barruan, proiektu hau berdintasun ezaren arazoari aurre egiten saiatzen da. Izan ere, Tigray eskualdeko Messanu eta Tsabat komunitateetako emakume eta neskek ikasteko eta parte hartzeko aukera gutxiago dute hilekoa dela eta. Eskualdean nesken % 51 ez da eskolara joaten hilekoa duenean. Arrazoiak baliabide falta (ura, kotoia, oihalak,…) eta tabu kulturala eta erlijiosoa dira. Hilekoa dutenean emakumeak zikintzat jotzen dira.
Proiektua
Helburua da komunitateek MHMaren inguruan duten sentsibilizazioa eta ezagutza indartzea nesken eskola-absentismoa murrizteko eta emakumeen parte-hartzea komunitatean areagotzeko.
Proiektu hau MHM (Hilekoaren Higienearen Kudeaketa) programaren jarraipena da. Programa honek Tigray eskualdeko 10 eskolatan sortutako nesken klubak indartzea zuen helburu, talde hauei hilekoaren higienea kudeatzeko prestakuntza eta materialak emanez. MHM proiektuak lortutako emaitza onek bultzatuta, hilekoaren eta bere higienearen sentsibilizazioan beste urrats bat eman eta komunitate osoa inplikatu nahi dugu. Proiektuak Messanu eta Tsabateko eskoletako neskatoetan jartzen du arreta, baina gurasoak eta komunitate- eta erlijio-liderren taldeak sartu nahi dira ere jarduerak egiteko, pixkanaka alor honetan egiturazko aldaketak egon daitezen.
Bi eskoletako azpiegitura sanitarioen maila oso eskasa denez eta MHM gela gutxi dagoenez, beharrezkoa da obrei ekitea. MHM gelak nesken kluba biltzeko guneak dira. Neska hauek hilekoa izateko adina duten eskolako ikasleak dira eta espazio hauetan hilekoari eta bere higieneari buruzko informazio jaso dezakete, esperientziak partekatu, beren burua garbitu eta hilekoa duten bitartean atseden hartu.
Proiektuari sektore anitzeko ikuspegi batetik heltzen zaio eta funtsean neskatoak ahalduntzean oinarritzen da hilekoa behar bezala kudea dezaten. Horrela, eskola-orduak galtzea saihestuko da eta konpresak iragazgaizteko osasunarentzat kaltegarriak diren materialak erabiltzeagatik sortu daitezkeen infekzioak murriztuko dira. Kontuan izan behar dugu askotan trapu zaharrak edo aterki erabilietako oihalak erabiltzen dituztela honetarako. Komunitate mailan, hilekoaren inguruan tabuak desagerrarazi eta ezagutza handitu nahi da, emakumeek eta neskek emakume eta neska izate hutsagatik dituzten arriskuak eta mugak txikiagotzeko. Proiektu hau bi eskolatan soilik gauzatuko bada ere, Messanun eta Tsabaten garatutako jarduerak eskualdeko beste eskola eta komunitateentzat eredu izatea espero da. Izan ere, programa honen metodologiak onuradunek beraiek aldaketaren eragile izatea bultzatzen du.
Onuradunak 3.904 pertsona inguru dira eta haiekin higieneari eta hilekoari buruzko prestakuntza eta tailerrak egingo dira, gai honi lotutako tabuak erorarazteko. Halaber, higiene- eta saneamendu-azpiegiturak jarriko dira parte hartuko duten bi eskoletan.
KOLABORATU ETIOPIA UTOPIAREKIN!
Modu asko daude Etiopia Utopiarekin kolaboratzeko: boluntario gisa, ekimen solidario bat antolatuz, laguntzaile bihurtuz edo dohaintzen bidez.
Gure Fundazioarekin kolaboratu nahi duten pertsonek hainbat arlotan egin dezakete. Pertsona aktiboak behar ditugu, denon artean bidegabekeria eta desberdintasun gutxiago dituen mundu baten alde lan egiteko. Gure egoitzan zein Etiopian gauzatzen dugun lanari pertsona bakoitzak balio erantsi bat gehitzea nahiko genuke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen eta aukeren arabera, baita gure gizartean pentsamendu kritikoa bultzatzea eta eraldaketa sozial positibo baten alde lan egitea ere.
Boluntario taldearen kide izateak, ematea ez ezik, jasotzea ere badakar, elkarrekin ikasteko prozesu aberasgarri baten parte bihurtzen delako boluntarioa. Horretarako, honako hauek dira gure baldintzak:
- Gure ekintzaren onuradun diren pertsonak errespetatzea: lan egiten dugun pertsonen giza duintasuna aitortzea eta errespetatzea.
- Justizia bilatzea: gizarte-bazterkeriaren zergatiak bilatzea eta horiek alboratzeko borrokatzea, babesgabetasun- eta behar-egoeran dauden pertsonak defendatzea.
- Elkartasuna: beste pertsonaren lekuan jartzen jakitea, hura sostengatzea.
- Eskuzabaltasuna eta altruismoa: lana, denbora eta arreta eskura jartzea.
- Parte-hartze demokratikoa: besteen parte-hartze zuzena sustatzea eta arazoak konpontzerako orduan dauden desberdintasunei dagokionean errespetuzko giroa sortzea.
- Askatasuna: gizakiak askatasunez jarduteko duen gaitasuna aldarrikatzea, pertsona bakoitzak bere motibazio eta sinesmen sakonen arabera joka baitezake, direla etikoak, erlijiosoak, politikoak edo kulturalak.
- Presentziaren balioa: behar duenarekin egoteko gaitasuna izatea, apaltasunez eta modu jarraituan.
- Jarrera dinamikoa eta positiboa. Entzuten, errespetatzen eta giro ona sortzen jakitea.
- Egoera fisiko eta psikiko onean egotea.
- Astia izatea eta konpromisoa, pertsona bakoitzaren errealitatearen araberakoa.
- Oztoporik ez jartzea baina mugak jartzen jakitea.
Etiopian
Fundazioan
Pertsona aktiboa eta solidarioa bazara, lagunartean ekitaldi bat antolatzeko aukera baduzu, azoka txiki bat, kontzertu bat, afari bat, … eta bildutako dirua gure Fundazioaren proiektu bati eman. Ideia solidario bat baduzu, abian jartzen lagunduko dizugu. Bidal ezazu mezu bat helbide honetara…
Zure diru-ekarpena oso garrantzitsua da burutzen ditugun proiektuetarako.
Horrela, Laguntzailearen figurari esker, gaur egun Etiopian gauzatzen ari garen proiektuei jarraipena eman ahal diegu.
Zuk erabakitzen duzu zenbat eman eta maiztasuna.
Irabazi asmorik gabeko erakunde bat garenez, PFEZaren aitorpenean parte bat ken dezakezu.
Dohaintza bat egitea nahiago baduzu, jarraian kontu zenbakiak aurkituko dituzu. Desgrabazioa egiteko dohaintza egin izanaren ziurtagiria jaso nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo helbidera zure datuekin eta gaian zure NAN/IFZ zenbakia zehaztu:
Kutxabank
Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa
ES27 2095 5001 00 1063671571
Laboral Kutxa
Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa
ES61 3035 0060 41 0600140005
Enpresak
Enpresa bat bazara eta lagundu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago helbide honetan:
Teaming es una herramienta online para recaudar fondos para causas sociales a través de micro donaciones de 1€ al mes. La filosofía de Teaming se basa en la idea de que con 1€, nosotros solos no podemos hacer mucho pero si nos unimos, podemos conseguir grandes cosas.
Colabora con Etiopía Utopía con 1€ al mes desde nuestro Grupo de Teaming pinchando en este enlace: