Etiopia Utopiak, sortu zenetik, kirolarekin lotutako hainbat ekimen martxan jarri ditu. Etiopiarrek oraingoz ez dute sedentarismo edo obesitate arazorik, baina materialak falta zaizkie: kiroletako arropa, zapatilak edo elikadura-osagarriak. Guk eman egiten dizkiegu, kirola jarduera fisikoa baino gehiago delako. Izan ere, gazteei aisialdiko eta gizarte-kohesioko jarduerak egiteko aukera ematen die, eta hori oso garrantzia da edonon.
Kirol materiala erostea.
Wukroko High Schooleko atletismo pisten eta St. Mary Collegeko kirol zelaien egokitzapen lanak finantzatzea. Hemen SummerTogether kirol jaialdia ospatzen da urtero eta Wukroko zenbait kirol talde biltzen ditu diziplina desberdinetan lehiatzeko.
Kirola sustatzen duten tokiko emakumeen prestakuntza teknikoa.
Bi tour solidario antolatzea: boluntario taldeek Etiopiako parte bat bizikletaz zeharkatzen dute dirua biltzeko.
Wukron bizi diren atletek Donostiako maratoian edo Behobia-Donostia lasterketan parte hartzea ahalbidetu dugu C.D. Fortuna Kirol Elkartearen laguntzari esker.
“Elkartasun zapatilla solidaria” kanpaina zuzendu dugu. Kanpaina honi esker zapatilak jaso ditugu Euskadiko herri-lasterketetan eta zapatila horiek orain Etiopiako gazteek erabiltzen dituzte Wukroko pistetan korrika egiteko.