Parte hartu gure “#BenetazkoProiektuak” zozketan!
Published by etiopia el 23 de November del 2020 a las 8:49
#BenetazkoProiektuak” zozketa
11 urte daramatzagu Etiopian lankidetza-proiektuak egiten eta zozketa honen bidez jakin nahi dugu zeintzuk diren gehien interesatzen zaizkizuenak. Gainera, hainbat enpresaren lankidetzari esker, zuen parte-hartzea saritzeko 11 opari ditugu, bat betetako urte bakoitzeko.
–Proiektuak: Osasuna, Berdintasuna, Kirola, Baliabide naturalak
–Nola parte hartu? Oso erraza da,
- Eman “atsegin dut” argitalpen honi,
- iruzkin batean, adierazi zein proiektu mota gustatzen zaizun gehien,
- aipatu bi lagun.
Esan zein den burutzen ditugun proiektuetatik gehien gustatzen zaizuna eta 11 oparietako baten zozketan sartuko zara.
Apalategui Kirola | – 2 Nike kirol-jertse |
Tamayo paperdenda | – 100 €-ko kontsumo-txartel bat |
Donostiako Akuarium | – Bi pertsonentzako 2 sarrera |
Lacor Menaje Profesional, S.L | – BELLY markako 8 sukalde tresna |
BeraBera K.E. | – Doako izen-emate bat gimnasioan eta Manteo Kiroldegiko jarduera bat |
Fortuna K. E. | – Piragua edo paddelerako bi alokairu sorta (bakoitzak 5 sarrera) – 5 sarrerako sorta bat Pio Baroja rokodromorako |
La casa del artista | – Faber marrazketa material sorta bat eta Skech marrazki bloka |
2020ko abenduaren 3ra arte daukazu Facebooken edo Instagramen parte hartzeko!!
Zozketaren oinarriak: Irakurri hemen
?Fundazioari lagundu diezaiokezu zozketa hau partekatuz ?
KOLABORATU ETIOPIA UTOPIAREKIN!
Modu asko daude Etiopia Utopiarekin kolaboratzeko: boluntario gisa, ekimen solidario bat antolatuz, laguntzaile bihurtuz edo dohaintzen bidez.
Gure Fundazioarekin kolaboratu nahi duten pertsonek hainbat arlotan egin dezakete. Pertsona aktiboak behar ditugu, denon artean bidegabekeria eta desberdintasun gutxiago dituen mundu baten alde lan egiteko. Gure egoitzan zein Etiopian gauzatzen dugun lanari pertsona bakoitzak balio erantsi bat gehitzea nahiko genuke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen eta aukeren arabera, baita gure gizartean pentsamendu kritikoa bultzatzea eta eraldaketa sozial positibo baten alde lan egitea ere.
Boluntario taldearen kide izateak, ematea ez ezik, jasotzea ere badakar, elkarrekin ikasteko prozesu aberasgarri baten parte bihurtzen delako boluntarioa. Horretarako, honako hauek dira gure baldintzak:
- Gure ekintzaren onuradun diren pertsonak errespetatzea: lan egiten dugun pertsonen giza duintasuna aitortzea eta errespetatzea.
- Justizia bilatzea: gizarte-bazterkeriaren zergatiak bilatzea eta horiek alboratzeko borrokatzea, babesgabetasun- eta behar-egoeran dauden pertsonak defendatzea.
- Elkartasuna: beste pertsonaren lekuan jartzen jakitea, hura sostengatzea.
- Eskuzabaltasuna eta altruismoa: lana, denbora eta arreta eskura jartzea.
- Parte-hartze demokratikoa: besteen parte-hartze zuzena sustatzea eta arazoak konpontzerako orduan dauden desberdintasunei dagokionean errespetuzko giroa sortzea.
- Askatasuna: gizakiak askatasunez jarduteko duen gaitasuna aldarrikatzea, pertsona bakoitzak bere motibazio eta sinesmen sakonen arabera joka baitezake, direla etikoak, erlijiosoak, politikoak edo kulturalak.
- Presentziaren balioa: behar duenarekin egoteko gaitasuna izatea, apaltasunez eta modu jarraituan.
- Jarrera dinamikoa eta positiboa. Entzuten, errespetatzen eta giro ona sortzen jakitea.
- Egoera fisiko eta psikiko onean egotea.
- Astia izatea eta konpromisoa, pertsona bakoitzaren errealitatearen araberakoa.
- Oztoporik ez jartzea baina mugak jartzen jakitea.
Etiopian
Fundazioan
Pertsona aktiboa eta solidarioa bazara, lagunartean ekitaldi bat antolatzeko aukera baduzu, azoka txiki bat, kontzertu bat, afari bat, … eta bildutako dirua gure Fundazioaren proiektu bati eman. Ideia solidario bat baduzu, abian jartzen lagunduko dizugu. Bidal ezazu mezu bat helbide honetara…
Zure diru-ekarpena oso garrantzitsua da burutzen ditugun proiektuetarako.
Horrela, Laguntzailearen figurari esker, gaur egun Etiopian gauzatzen ari garen proiektuei jarraipena eman ahal diegu.
Zuk erabakitzen duzu zenbat eman eta maiztasuna.
Irabazi asmorik gabeko erakunde bat garenez, PFEZaren aitorpenean parte bat ken dezakezu.
Dohaintza bat egitea nahiago baduzu, jarraian kontu zenbakiak aurkituko dituzu. Desgrabazioa egiteko dohaintza egin izanaren ziurtagiria jaso nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo helbidera zure datuekin eta gaian zure NAN/IFZ zenbakia zehaztu:
Kutxabank
Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa
ES27 2095 5001 00 1063671571
Laboral Kutxa
Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa
ES61 3035 0060 41 0600140005
Enpresak
Enpresa bat bazara eta lagundu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago helbide honetan:
Teaming es una herramienta online para recaudar fondos para causas sociales a través de micro donaciones de 1€ al mes. La filosofía de Teaming se basa en la idea de que con 1€, nosotros solos no podemos hacer mucho pero si nos unimos, podemos conseguir grandes cosas.
Colabora con Etiopía Utopía con 1€ al mes desde nuestro Grupo de Teaming pinchando en este enlace:
Grupo de Teaming Etiopía Utopía
Categorised in: Ekitaldiak
etiopia