fbpx

Behobia–San Sebastián eta EtiopiaUtopia Fundazioa

Published by el 20 de June del 2020 a las 7:25

2009an sortu zen EtiopiaUtopia Fundazioa eta urte hartan hasi zen Fortuna Kirol Taldearekin harremana. 2009an Behobia-San Sebastian lasterketaren ibilbidean, San Pedron eta Zurriola hiribidean, pintxoak eta edariak saltzeko postuak antolatzea pentsatu zen. Baina eguraldi txarrak dena zapuztu zuen.

Hurrengo urtean, Fortuna KEk Wukro-ko atletismo-taldeko hainbat kideren etorrera finantzatu zuen. Horrela, Hiwet Kahasu eta Trihas Gebre eta Maru Gebregziabher eta Akebom Hadush moduko atletak ezagutu genituen, bai eta Berhane Fanta jauna ere (entrenatzailea). Inori egotzi ezin zaizkion arrazoi eta egoera desberdinek eragindako nahaste batengatik gogoratuko da 2010. urteko edizioa. Behobiako irteeran korrikalarien azken taldea jada irtenda zegoen etiopiarrak agertu zirenean. Bi ertzain motordunek lagundu zituzten lasterketarekin bat egin arte. Akebom iritsi zen lehenengo Donostiara, ia 12.000 korrikalari aurreratu eta gero; bestalde, Thihas Gebrek lasterketaren errekorra hobetu zuen; haatik, lasterketako denborarik onena egin bazuen ere, ez zen podiumera igo, ez baitzen lehena izan helmugara iristen eta, ondorioz, ez zuen araudi ofiziala bete.

Urte hartako “irabazle ofiziala” María López de Tejada izan zen, 1.15.10 denborarekin; atleta etiopiarrak 1.08.34 behar izan zituen helmugara iristeko. 12.000 korrikalari aurreratu behar izan zituen eta gorputza orbanez beteta amaitu zuen, ibilbidean izandako urratzeen ondorioz. Bestalde, bi mutilei dagokienez, Akebom Hadushek hirugarren denborarik onena egin zuen, nahiz eta 5.871 postuan sailkatu zen, bere kide Maru Gebregziabherekin batera.

Emaitza horiek zapore txarra utzi zuten, beraz, aipatutako atleta etiopiarrei beste aukera bat emateko asmoz, Fortuna KEk, Etiopia Fundazioarekin lankidetzan, entrenatzailea eta atletak gonbidatu zituen 2011ko Behobia-San Sebastian lasterketara, eta Abrha Milaw korrikalaria ere etorri zen.

Emaitza ikusgarria izan zen. Trihas Gebre podiumera igo zen, bera izan baitzen lehena emakumezkoen promesen kategorian, 1.08.07 denborarekin; Hiwet Kahasu izan zen bigarrena. Gizonezkoen artean, berriz, Abrha Milawek irabazi zuen, 1.02.56 denborarekin, eta Akebon Hadush bere taldekidea izan zen bigarrena, 1.03.10 denborarekin. Alegia, amets beteak.

 

Enrique Cifuentes (Fortuna KEko lehendakaria) lehen saria Trihas Gebreri ematen

 

2019. urtean, gure X. Urteurrenarekin batera, Wukroko atleta gehiago gonbidatu genituen Donostiara, Fortuna KErekin lankidetzan. Gebriala Yowhans eta Atsede Tsegay, emakumezkoen artean, eta Haylay Girmay eta Mengehsa Hayleslassie etorri ziren gizonezkoen aldetik, Berhane Fantarekin batera (entrenatzailea). 2019ko edizioko meteorologia kaxkarra izan zen eta euriaren eta haizearen aurkako borroka hartan ez zuten lortu postu on bat egitea.

2009. urtetik gaur egunera sendotu egin da bi erakundeen arteko lankidetza. Dortsal Solidarioarekin lortzen diren baliabideen laguntza jasotzen dugu eta azken bi urteotan edari eta elikagaien salmentarako postuaren kudeaketaz arduratu gara Fortuna KEk Ficoban antolatzen dituen korrikalariaren bi egunetan.

Harro egoteko modukoa da gure fundaziorentzat ehun urte bete dituen Fortuna KE bezalako talde baten izatea.

KOLABORATU ETIOPIA UTOPIAREKIN!

Modu asko daude Etiopia Utopiarekin kolaboratzeko: boluntario gisa, ekimen solidario bat antolatuz, laguntzaile bihurtuz edo dohaintzen bidez.

Gure Fundazioarekin kolaboratu nahi duten pertsonek hainbat arlotan egin dezakete. Pertsona aktiboak behar ditugu, denon artean bidegabekeria eta desberdintasun gutxiago dituen mundu baten alde lan egiteko. Gure egoitzan zein Etiopian gauzatzen dugun lanari pertsona bakoitzak balio erantsi bat gehitzea nahiko genuke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen eta aukeren arabera, baita gure gizartean pentsamendu kritikoa bultzatzea eta eraldaketa sozial positibo baten alde lan egitea ere.

Boluntario taldearen kide izateak, ematea ez ezik, jasotzea ere badakar, elkarrekin ikasteko prozesu aberasgarri baten parte bihurtzen delako boluntarioa. Horretarako, honako hauek dira gure baldintzak:

  • Gure ekintzaren onuradun diren pertsonak errespetatzea: lan egiten dugun pertsonen giza duintasuna aitortzea eta errespetatzea.
  • Justizia bilatzea: gizarte-bazterkeriaren zergatiak bilatzea eta horiek alboratzeko borrokatzea, babesgabetasun- eta behar-egoeran dauden pertsonak defendatzea.
  • Elkartasuna: beste pertsonaren lekuan jartzen jakitea, hura sostengatzea.
  • Eskuzabaltasuna eta altruismoa: lana, denbora eta arreta eskura jartzea.
  • Parte-hartze demokratikoa: besteen parte-hartze zuzena sustatzea eta arazoak konpontzerako orduan dauden desberdintasunei dagokionean errespetuzko giroa sortzea.
  • Askatasuna: gizakiak askatasunez jarduteko duen gaitasuna aldarrikatzea, pertsona bakoitzak bere motibazio eta sinesmen sakonen arabera joka baitezake, direla etikoak, erlijiosoak, politikoak edo kulturalak.
  • Presentziaren balioa: behar duenarekin egoteko gaitasuna izatea, apaltasunez eta modu jarraituan.
  • Jarrera dinamikoa eta positiboa. Entzuten, errespetatzen eta giro ona sortzen jakitea.
  • Egoera fisiko eta psikiko onean egotea.
  • Astia izatea eta konpromisoa, pertsona bakoitzaren errealitatearen araberakoa.
  • Oztoporik ez jartzea baina mugak jartzen jakitea.

Etiopian

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Fundazioan

Datu pertsonalak

Prestakuntza





WordExcelBeste batzuk


Esperientzia pertsonala

Esperientzia lankidetzaren arloan

Bestelakoak

* Derrigorrez bete behar da

Pertsona aktiboa eta solidarioa bazara, lagunartean ekitaldi bat antolatzeko aukera baduzu, azoka txiki bat, kontzertu bat, afari bat, … eta bildutako dirua gure Fundazioaren proiektu bati eman. Ideia solidario bat baduzu, abian jartzen lagunduko dizugu. Bidal ezazu mezu bat helbide honetara…

Zure diru-ekarpena oso garrantzitsua da burutzen ditugun proiektuetarako.
Horrela, Laguntzailearen figurari esker, gaur egun Etiopian gauzatzen ari garen proiektuei jarraipena eman ahal diegu.

Zuk erabakitzen duzu zenbat eman eta maiztasuna.

Irabazi asmorik gabeko erakunde bat garenez, PFEZaren aitorpenean parte bat ken dezakezu.


HileroHiru hileroSei hileroUrtero

Datu pertsonalak



BaiEz



BaiEz

Ordaintzeko modua

Bankuan helbideratzea *

* Derrigorrez bete behar da

Dohaintza bat egitea nahiago baduzu, jarraian kontu zenbakiak aurkituko dituzu. Desgrabazioa egiteko dohaintza egin izanaren ziurtagiria jaso nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo helbidera zure datuekin eta gaian zure NAN/IFZ zenbakia zehaztu:

Kutxabank             

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa    

ES27 2095 5001 00 1063671571

Laboral Kutxa

Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa

ES61 3035 0060 41 0600140005

Enpresak

Enpresa bat bazara eta lagundu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago helbide honetan:

administracion@etiopiautopia.org

teaming

Teaming es una herramienta online para recaudar fondos para causas sociales a través de micro donaciones de 1€ al mes. La filosofía de Teaming se basa en la idea de que con 1€, nosotros solos no podemos hacer mucho pero si nos unimos, podemos conseguir grandes cosas.

Colabora con Etiopía Utopía con 1€ al mes desde nuestro Grupo de Teaming pinchando en este enlace:

Grupo de Teaming Etiopía Utopía

Categorised in:

etiopia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Este sitio web utiliza archivos cookies propios y de terceros para mejorar nuestros servicios y adaptar el sitio web a sus hábitos de navegación. Para aceptar su uso puede clicar en “Aceptar” o continuar navegando. Asimismo, puede configurar o rechazar el uso de cookies utilizando las herramientas de configuración de su navegador. Para obtener más información sobre el uso de las cookies, las herramientas de configuración y sus derechos: Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar