fbpx

Mila esker ANESVAD berrikuntza saria

Published by el 31 de December del 2020 a las 11:16

PROIEKTUA: NESKEN ETA EMAKUMEEN AHALDUNTZEA MHM PROIEKTUAREN BIDEZ (hilekoaren higieneari buruzko programa)

 

Aurten Fundaziotik Anesvad sarien V. ediziora aurkeztu gara. Anesvad GKEak antolatutako sari hauek Osasunerako Eskubidearen alde eta/edo Saharaz Hegoaldeko Afrikan erantzun gabeko Gaixotasun Tropikalen aurka lan egiten duten erakundeen konpromisoa eta ahaleginak aitortu eta nabarmendu nahi dituzte, eta, gure kasuan, oso pozgarria izan da proiektu berritzailearen saria jasotzea.

Saritutako proiektuaren helburua tabuak eroriarazi eta hilekoa normalizatzea da. Messanu eta Tsabat (Tigray) nekazaritza-komunitateetan, bi erkidegoetako ikastetxeetako neskekin eta emakumeekin, heziketa eta sentsibilizazioaren bidez. Horrekin, eskola- eta komunitate-eremuan dagoen desberdintasun-arraila konpondu nahi da, eta, hedaduraz, neska eta mutilen arteko aukera-berdintasunean aurrera egin. Proiektu honek Tigray eskualdeko 10 eskolatan, REST tokiko GKErekin batera 2019an egindako hilekoaren higieneko lehen proiektuarekin jarraitzen du. Proiektu honek Tigray eskualdeko 10 eskolatan REST tokiko GKErekin batera 2019an egindako hilekoaren higieneko lehen proiektuaren lana jarraitzen du.
Fundazioaren ekintza-lerro nagusien barruan, proiektu hau berdintasun ezaren arazoari aurre egiten saiatzen da. Izan ere, Tigray eskualdeko Messanu eta Tsabat komunitateetako emakume eta neskek ikasteko eta parte hartzeko aukera gutxiago dute hilekoa dela eta. Eskualdean nesken % 51 ez da eskolara joaten hilekoa duenean. Arrazoiak baliabide falta (ura, kotoia, oihalak,…) eta tabu kulturala eta erlijiosoa dira. Hilekoa dutenean emakumeak zikintzat jotzen dira. Tokiko GKEak eta eskualdeko agintariek bildutako datuen arabera, absentismo horrek %39ko eskola-porrota eragiten du nesken artean. Helburua da komunitateek hilekoaren higieneari buruz duten sentsibilizazioa eta ezagutza indartzea, eskoletan nesken absentismoa gutxitzeko eta emakumeek komunitatean duten parte-hartzea areagotzeko.

Proiektu hau bi eskolatan soilik gauzatuko bada ere, Messanun eta Tsabaten garatutako jarduerak eskualdeko beste eskola eta komunitateentzat eredu izatea espero da. Izan ere, programa honen metodologiak onuradunek beraiek aldaketaren eragile izatea bultzatzen du. Onuradunak 3.904 pertsona inguru dira eta haiekin higieneari eta hilekoari buruzko prestakuntza eta tailerrak egingo dira, gai honi lotutako tabuak erorarazteko. Halaber, higiene- eta saneamendu-azpiegiturak jarriko dira parte hartuko duten bi eskoletan.
Bi eskoletako azpiegitura sanitarioen maila oso eskasa denez eta MHM gela gutxi dagoenez, beharrezkoa da obrei ekitea. MHM gelak nesken kluba biltzeko guneak dira. Neska hauek hilekoa izateko adina duten eskolako ikasleak dira eta espazio hauetan hilekoari eta bere higieneari buruzko informazio jaso dezakete, esperientziak partekatu, beren burua garbitu eta hilekoa duten bitartean atseden hartu.

Proiektuari sektore anitzeko ikuspegi batetik heltzen zaio eta funtsean neskatoak ahalduntzean oinarritzen da hilekoa behar bezala kudea dezaten. Horrela, eskola-orduak galtzea saihestuko da eta konpresak iragazgaizteko osasunarentzat kaltegarriak diren materialak erabiltzeagatik sortu daitezkeen infekzioak murriztuko dira. Kontuan izan behar dugu askotan trapu zaharrak edo aterki erabilietako oihalak erabiltzen dituztela honetarako. Komunitate mailan, hilekoaren inguruan tabuak desagerrarazi eta ezagutza handitu nahi da, emakumeek eta neskek emakume eta neska izate hutsagatik dituzten arriskuak eta mugak txikiagotzeko. Proiektu hau bi eskolatan soilik gauzatuko bada ere, Messanun eta Tsabaten garatutako jarduerak eskualdeko beste eskola eta komunitateentzat eredu izatea espero da. Izan ere, programa honen metodologiak onuradunek beraiek aldaketaren eragile izatea bultzatzen du.

Categorised in: ,

etiopia

Leave a Reply

Este sitio web utiliza archivos cookies propios y de terceros para mejorar nuestros servicios y adaptar el sitio web a sus hábitos de navegación. Para aceptar su uso puede clicar en “Aceptar” o continuar navegando. Asimismo, puede configurar o rechazar el uso de cookies utilizando las herramientas de configuración de su navegador. Para obtener más información sobre el uso de las cookies, las herramientas de configuración y sus derechos: Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar