Irabazi asmorik gabeko erakunde bat gara eta gure helburua Etiopiako eta, bereziki, Tigray eskualdeko komunitate behartsuenen bizi-baldintzak hobetzea da. Horretarako, gure gizartea sentsibilizatzen saiatzen gara eta garapen jasangarriko proiektuak kudeatzen ditugu, dagokien zehaztasun eta ezagutzarekin.

Garapen jasangarrirako lankidetzaren erreferente izan nahi dugu. Gure balioak elkartasuna, jasangarritasuna, boluntariotza, konpromisoa eta profesionaltasuna dira.

2009

Urte honetan hasi zen Etiopia Utopia Donostian lan egiten. Tigray eskualdeak, Etiopiako pobreenetako batek, dituen arazo larriei irtenbideak bilatzen laguntzeko jaio ginen; eta Angel Olaranek Wukron, Tigrayko herrietako batean, garatzen zuen lana zen gure eredua.

80%

Hau da landa eremuetan bizi diren etiopiarren ehunekoa. Desberdintasun ekonomikoa hazi egin da eta munduko biztanleriaren zati handi bati eragiten dio; gero eta jende gutxiagok du osasuna eta hezkuntza bezalako baliabideak eskuratzeko aukera. Ezegonkortasun egoera hau are nabarmenagoa da herrialde, eskualde eta gizatalde behartsuetan, hala nola Tigrayko biztanlerian. Beraz, gure proiektuen ardatza baliabide naturalekin, osasunarekin, hezkuntzarekin, elikadura-burujabetzarekin, genero berdintasunarekin eta alderdi sozialekin (kirola, mikrokredituak,…) zerikusia duten gaiak dira.

FUNDAZIOAREN HELBURUAK

Lan egin

Proiektuetan lan egitea gure laguntza eta lankidetza jasoko duten pertsonen beharrak beti buruan izanik.

Erraztu

Etiopiako herri behartsuenen giza- eta gizarte-baldintzak hobetu nahi dituzten pertsonen lankidetza erraztea.

Lortu

Erakunde publiko eta pribatuen lankidetza lortzea. Gure inguruko erakundeak Etiopiako erakundeekin harremanetan jartzea, gizarte sareen sorrera eta ezagutza trukea erraztuz.

Bildu

Baliabideak biltzea, gure erakundeari askatasunez lan egiten jarraitzea ahalbidetuko dion politika bat garatuz.

Presidentearen gutuna – Etiopia Utopiaren X. Urteurrena

“Etorkizuna gure eskuetan dagoela eta edozein bidegabekeria eragozteko zeozer egin behar dugula uste duzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuet…”

Irakurtzen jarraitu