Etiopiako biztanleen beharrak zuzenean ezagutzen dituztentokiko erakundeekin elkarlanean aritzen gara, komunitateei balio erreal bat erantsiko dieten proiektuak martxan jartzeko.

REST Afrikako erakunde paregabe, grinatsu eta eraginkor bat da. Gaur egun, 2.000 pertsona inguruk osatzen dute lantaldea eta Tigrayn lan egiteko beharrezko sistemak, ekipoak eta azpiegiturak dituzte.

Gainera, bere esperientziari esker, eskualdeko zona gehienetan proiektu asko aldi berean kudea ditzake. Medikuek eta erizainek gaitasunak eta trebetasunak eskuratu behar dituzte ematen duten osasun-zerbitzua hobetzeko. Halaber, material eta tresneria egokia falta denez eta kudeaketa-prozedurarik eta jarduketa-protokolorik ez dagoenez, nabarmendu egiten dira Ayder Ospitaleak egunero aurre egin behar dituen arazoak.

Egoera horren arrazoiak ulertu eta irtenbideak bilatzeko asmoarekin, 2014ko uztailean Donostia Ospitaleak, Mekelleko Ayder Ospitaleak eta Etiopia Utopia Fundazioak hitzarmen bat sinatu zuten. Hitzarmen honen bidez erakunde hauen arteko lankidetza sustatu eta erraztu nahi zen, bi ospitaleetako osasun-langileen arteko elkartasuna eta ezagutza zientifiko-teknikoen trukea sustatuz, eta Etiopiako biztanleriaren bizi-baldintzak hobetzea lortzeko jarduerak eginez, baita osasunaren esparruan ere.

1991an REST bertako gobernuz kanpoko erakunde (GKE) gisa erregistratu zen eta bere planteamendua garapenera zuzendu zuen. Onartuz posible dela biztanleei laguntzeko beharrak denbora batez jarraitzea, aurreikusi ezin diren lehorteen eta bizirauteko baliabideen estresaren ondorioz. Iparraldean gertatu berri diren gatazkek eragin nabarmena izan dute baliabide gutxiko nekazariengan eta kaltetutako bizitzak eta jabetzak berreskuratzeko baliabideak desbideratzea eskatzen duten komunitate zabalagoengan. Pobrezia murriztea eta erresilientzia programa nagusien ardatz bihurtu ziren.

RESTen aparteko planteamenduan proiektu garrantzitsuen transferentzia eta irteera-estrategiak nabarmentzen dira. Honek “katalizatzaile” eta bideratzaile papera ematen dio RESTi, zeinak proiektuaren inplementazioari buruz txostena egiten baitu.

Komunitateekin lanean

RESTek ekintza hauek burutzen ditu:

Proiektuei hasiera ematen die

Jarduera autonomoetan garatzen ditu

Komunitateei eta beren batzordeei ematen dizkie, garatzen eta lantzen jarraitzeko

RESTen helburu estrategikoak:

Familia mailan bizibideak hobetzea

Emakumearen ahalduntzea sustatzea, erabakiak hartzeko prozesuetan eta instituzioetan bere parte-hartzea hobetzeko

Tigrayko biztanleen osasun- eta hezkuntza-egoera hobetzea

REST Afrikako erakunde paregabe, grinatsu eta eraginkor bat da. Gaur egun, 2.000 pertsona inguruk osatzen dute lantaldea eta Tigrayn lan egiteko beharrezko sistemak, ekipoak eta azpiegiturak dituzte. Gainera, bere esperientziari esker, eskualdeko zona gehienetan proiektu asko aldi berean kudea ditzake.

AYDER Referral Hospital

Mekelleko Ayder Ospitalea 500 ohe inguru dituen zentro publikoa da eta 2008an ireki zituen ateak. Tigray, Afar eta Amharako hego-ekialdeko eskualdeetako 8,5 milioi biztanleentzat hirugarren mailako erreferentziako ospitale bakarra da. 50 mediku ditu eta horietatik 10 kirurgialari orokorrak dira.

Medikuek eta erizainek prestakuntza egokia eta esperientzia falta dute, eta gaitasunak eta trebetasunak eskuratu behar dituzte ematen duten osasun-zerbitzua hobetzeko. Halaber, material eta tresneria egokia falta denez eta kudeaketa-prozedurarik eta jarduketa-protokolorik ez dagoenez, agerian geratzen dira Ayder Ospitaleak egunero aurre egin behar dituen arazoak.

Egoera horren arrazoiak ulertu eta irtenbideak bilatzeko asmoarekin, 2014ko uztailean Donostia Ospitaleak, Mekelleko Ayder Ospitaleak eta Etiopia Utopia Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten. Hitzarmen honen bidez erakunde hauen arteko lankidetza sustatu eta erraztu nahi zen, bi ospitaleetako osasun-langileen arteko elkartasuna eta ezagutza zientifiko-teknikoen trukea sustatuz, eta osasunaren arloan Etiopiako biztanleriaren bizi-baldintzak hobetzea lortzeko jarduerak eginez.

Ekintza nabarmenak

Prestakuntza

Espezialitate desberdinetako mediku eta erizainena eta teknika berezietan adituak diren profesionalena.

Inplementazioa

Osasun- eta kudeaketa-teknika eta prozedura berriak erabiltzen hastea.

Optimizazioa

Giza- eta osasun-baliabideena eta baliabide materialena.

Aholkularitza

zientifiko-teknikoa, pazienteak diagnostikatzeko, maneiatzeko eta kontrolatzeko programak eraginkortasunez gauzatzeko.