- Ura eta ureztatze sistemak behar bezala erabiltzeko ezagutzak partekatzea tailerren bidez.
- Laborantza-eremuak ureztatzeko ura erabiltzeari eta kudeatzeari buruzko tailerrak.
- Ibaien modelatzeari buruzko tailerrak.
- Ibaiak eta ibaiertzak birgaitzeari buruzko tailerrak.
Data:
2018ko ekaina – 2022ko ekaina
Martxan
Abiapuntua
Basamortutzea arazo larria da Tigray eskualdean. Gainera, bi hilabetetan soilik egiten du euria, uztailean eta abuztuan. Guzti honen ondorioz, eskualdeko ibai askok higadura-arazoak dituzte.
Euri uholdeetan ibaien emariak bat-batean hazten dira eta material asko arrastatzen dute. Ondorioz, ibaiertzak hondatu egiten dira eta hori dela eta, nekazariak pixkanaka lantzeko lurrak galtzen ari dira. Hau arazo larria da beren elikadura burujabetzarako.
Proiektua
Proiektua ibaian esku-hartzean datza ibaiertzak eta laborantza-lurrak babesteko, bai eta laborantza-eremuak ureztatzeko ura behar bezala erabili eta kudeatzean.
Proiektuak zeharkako estrategia erabiltzen du eta, horrela, toki-administrazioetako zein tokiko GKEetako teknikariek, eta kaltetutako eremuetako nekazariek parte hartzen dute.
Prestakuntza teknikoaren fasean ibaien modelatzea eta ibaia eta ibaiertzak birgaitzean erabilitako teknika berrien inplementazioa lantzen dira. Ezagutza eta teknika berriak partekatzeko ideia buruan izanik, obra zibila eta babes biologikoa burutzen dira. Fase honetan proiektuan parte hartzen duten kolektibo guztiek laguntzen dute, teknikariak zein kualifikazio gabeko lanarekin laguntzen duten nekazari-familiak.
KOLABORATU ETIOPIA UTOPIAREKIN!
Modu asko daude Etiopia Utopiarekin kolaboratzeko: boluntario gisa, ekimen solidario bat antolatuz, laguntzaile bihurtuz edo dohaintzen bidez.
Gure Fundazioarekin kolaboratu nahi duten pertsonek hainbat arlotan egin dezakete. Pertsona aktiboak behar ditugu, denon artean bidegabekeria eta desberdintasun gutxiago dituen mundu baten alde lan egiteko. Gure egoitzan zein Etiopian gauzatzen dugun lanari pertsona bakoitzak balio erantsi bat gehitzea nahiko genuke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen eta aukeren arabera, baita gure gizartean pentsamendu kritikoa bultzatzea eta eraldaketa sozial positibo baten alde lan egitea ere.
Boluntario taldearen kide izateak, ematea ez ezik, jasotzea ere badakar, elkarrekin ikasteko prozesu aberasgarri baten parte bihurtzen delako boluntarioa. Horretarako, honako hauek dira gure baldintzak:
- Gure ekintzaren onuradun diren pertsonak errespetatzea: lan egiten dugun pertsonen giza duintasuna aitortzea eta errespetatzea.
- Justizia bilatzea: gizarte-bazterkeriaren zergatiak bilatzea eta horiek alboratzeko borrokatzea, babesgabetasun- eta behar-egoeran dauden pertsonak defendatzea.
- Elkartasuna: beste pertsonaren lekuan jartzen jakitea, hura sostengatzea.
- Eskuzabaltasuna eta altruismoa: lana, denbora eta arreta eskura jartzea.
- Parte-hartze demokratikoa: besteen parte-hartze zuzena sustatzea eta arazoak konpontzerako orduan dauden desberdintasunei dagokionean errespetuzko giroa sortzea.
- Askatasuna: gizakiak askatasunez jarduteko duen gaitasuna aldarrikatzea, pertsona bakoitzak bere motibazio eta sinesmen sakonen arabera joka baitezake, direla etikoak, erlijiosoak, politikoak edo kulturalak.
- Presentziaren balioa: behar duenarekin egoteko gaitasuna izatea, apaltasunez eta modu jarraituan.
- Jarrera dinamikoa eta positiboa. Entzuten, errespetatzen eta giro ona sortzen jakitea.
- Egoera fisiko eta psikiko onean egotea.
- Astia izatea eta konpromisoa, pertsona bakoitzaren errealitatearen araberakoa.
- Oztoporik ez jartzea baina mugak jartzen jakitea.
Etiopian
Fundazioan
Pertsona aktiboa eta solidarioa bazara, lagunartean ekitaldi bat antolatzeko aukera baduzu, azoka txiki bat, kontzertu bat, afari bat, … eta bildutako dirua gure Fundazioaren proiektu bati eman. Ideia solidario bat baduzu, abian jartzen lagunduko dizugu. Bidal ezazu mezu bat helbide honetara…
Zure diru-ekarpena oso garrantzitsua da burutzen ditugun proiektuetarako.
Horrela, Laguntzailearen figurari esker, gaur egun Etiopian gauzatzen ari garen proiektuei jarraipena eman ahal diegu.
Zuk erabakitzen duzu zenbat eman eta maiztasuna.
Irabazi asmorik gabeko erakunde bat garenez, PFEZaren aitorpenean parte bat ken dezakezu.
Dohaintza bat egitea nahiago baduzu, jarraian kontu zenbakiak aurkituko dituzu. Desgrabazioa egiteko dohaintza egin izanaren ziurtagiria jaso nahi baduzu, bidali mezu bat hurrengo helbidera zure datuekin eta gaian zure NAN/IFZ zenbakia zehaztu:
Kutxabank
Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa
ES27 2095 5001 00 1063671571
Laboral Kutxa
Jabea: Etiopia Utopia Fundazioa
ES61 3035 0060 41 0600140005
Enpresak
Enpresa bat bazara eta lagundu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago helbide honetan:
Teaming es una herramienta online para recaudar fondos para causas sociales a través de micro donaciones de 1€ al mes. La filosofía de Teaming se basa en la idea de que con 1€, nosotros solos no podemos hacer mucho pero si nos unimos, podemos conseguir grandes cosas.
Colabora con Etiopía Utopía con 1€ al mes desde nuestro Grupo de Teaming pinchando en este enlace: