Genero-diskriminazioak Etiopiako gizartea behar bezala eta modu justu batean garatzea zailtzen eta eragozten du. Emakumeei askatasuna eta erabakitzeko gaitasuna mugatzen zaizkie egoera eta esparru askotan, eta emakume izate hutsagatik klase sozial baxuago batera baztertzen dituzte komunitatearen barruan.

Berdintasun eza eta diskriminazioa
Gizonen eta emakumeen artean dagoen baliabideen eta aukeren banaketa horrek berehalako esku-hartzea eskatzen du. Horregatik, Etiopiako emakumeen ahalduntzea Etiopia Utopia Fundazioaren zenbait proiekturen ardatza eta helburua da.

Hilekoaren higienerik eza
Gure fundazioak hilekoaren osasunaren gaia lantzen duen lan-ildo berri bati ekin dio azken hilabeteetan. Etiopia hilekoari aurre egiteko baliabide higienikorik ez duen herrialde bat da eta, hori gutxi balitz, tabu eta auzi erlijiosoek eragin handia dute. Errealitate honetan, emakumeak etxean konfinatzen dira hilekoa dutenean eta haien eguneroko bizitza mugatu egiten da zikintzat jotzen dituztelako. Fundazioak, REST bezalako tokiko erakundeekin elkarlanean, gizarte justu eta zuzen bat eraikitzeko lan egiten du; gizarte hori emakumea ahalduntzean eta, ondorioz, askatasuna eskuratzean baino ez da lortuko.

Genero berdintasuna
Genero berdintasunaren printzipioa gure fundazioaren ardatz nagusietakoa da, ez soilik Tigray eskualdean bultzatzen ditugun proiektuetan, baita Donostiako gure egoitzan ere. Hori dela eta, fundazioaren jarduera eta barne-egitura Etiopian sustatzen dugunarekin bat etor daitezen egiten dugu lan egunero: komunitate justu bat, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta ekitatea ezaugarri dituena.

Proiektu nabarmenak

Hilekoaren Higieneari buruzko proiektuaren 2. fasea: nesken eta emakumeen ahalduntzea MHM proiektuaren bidez.
Helburua da komunitateek MHMaren inguruan duten sentsibilizazioa eta ezagutza indartzea nesken eskola-absentismoa murrizteko eta emakumeen parte-hartzea komunitatean areagotzeko.
Generoaren partaidetza-diagnostikoa egitea eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzea
Fundazioan generoaren partaidetza-diagnostikoa egiteko eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzeko…
Emakumeen Hilekoaren Higienea (MHM, Menstrual Hygienic Management)
Proiektuak Tigray eskualdeko lau zonetako 10 eskolatan egiten du lan.