Osasuna eta osasun-sistema on bat funtsezko elementuak dira edozein herrialde behar bezala gara dadin. Osasunaren arloak lehentasuna duela jakitun izanik, Etiopia Utopia, sortu zenetik, osasun-langileen prestakuntzan aritu da, eskualdean erabiltzen diren teknikak indartu ditu eta herrialdean ez duten materiala eta ekipamendua bidali du, hau eskura izatea ezinbestekoa dela uste baitugu.
Ospitaleen arteko lankidetza
Etiopiako gizartearen garapen osoa lortzeko borrokan, Mekelleko Ayder Ospitalea, Wukroko Ospitalea eta Donostia Ospitalea bezalako erakundeek gure fundazioarekin kolaboratzen dute eskualdeko osasun-sistemaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetu nahi duten hainbat proiektu sustatzen eta martxan jartzen.
Ezagutza trukatzea
Ospitaleen arteko harreman estu honen adibide dugu bi herrialdeetako medikuen artean egin den ezagutza-trukea: Euskadiko osasun-langileak Wukro eskualdera joan dira bisitan eta hango profesionalak hona etorri dira.
Ebakuntzak Donostian
Era berean, aipatu beharra dago Fundazioak behin baino gehiagotan Donostia Ospitalearekin eta Poliklinikarekin kolaboratu duela Etiopiako hainbat haur Donostiara etor zitezen ebakuntza egitera, haien gaitzak eta arazoak ezin zituztelako Etiopian tratatu.