Etiopia bezalako herrialde batean, non 15 eta 24 urte bitarteko gazteen alfabetatze-tasa % 55era baino ez den iristen, prestakuntza oraindik ere lantzeke dagoen eta baliabide nahikorik ez duen esparrua da. Egoera kritikoa dela jakinik eta herrialdea modu jasangarrian garatzeko hezkuntza funtsezkoa dela jakinik, Etiopia Utopia Fundazioak Wukro eskualdeko hezkuntza maila hobetu nahi izan du. Horretarako, pertsona orori, haurrei zein helduei, prestakuntza jasotzea erraztu die.

Analfabetismoaren aurka borrokatzen
Hezkuntza bultzatu eta bere garrantzia azpimarratzeko eta eskualdea gero eta industrializatuago dagoenez, Fundazioak tokiko Lanbide Heziketarekin lankidetzan dihardu.

EHUrekin lankidetza
Halaber, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera (UPV-EHU), giza-zientzien adarreko graduetako ikasleei —hala nola, irakasle-ikasketak eta antropologia— praktikak eta karrera amaierako proiektua Etiopiako eskoletan egiteko aukera eman zitzaien. Proposamenak oso harrera ona izan zuen ikasleen artean eta oso ondorio positiboak izan zituen parte-hartzaileengan, kultura-trukearekin eta oso desberdina den mundu-ikuskera batekin aberastu zirelako.

Proiektu nabarmenak

Practicum
2013tik 2018ra Fundazioak esparru-hitzarmen bat izan du Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolarekin (EHU)…