fbpx

TIGRAYKO TRAGEDIA

Published by el 7 de December del 2020 a las 11:16

PRENTSA OHARRA: 2020ko abenduaren 1a

Etiopia Utopia Fundazioa duela 10 urte baino gehiagotik ari da lanean Etiopiako Tigray eskualdean, eta han gertatzen ari denaz ohartarazi nahi du.
Azaroaren 4an, Tigray eskualdeko gobernuaren eta Etiopiako gobernu federalaren arteko tirabirak eta desadostasunak gorenera iritsi ziren, eskualdean gatazka armatu bat piztuz.
Gatazka horrek indarra hartzen jarraitu du eta biktimen kopurua gehitzen jarraitu du; Etiopiako iparraldeko eskualde honetan gertatu den itzalaldi informatiboaren ondorioz, oso zaila da egiaztatzea. 40.000 pertsona baino gehiago errefuxiatu dira Sudanen, oraingoz, kopuru horrek gora egitea espero baitute.
Gobernu federalak, eskualdeko hiriburua hartu ostean, operazio militarraren amaiera iragarri duen arren, gatazka amaitzetik urrun dago, eta ingurua ezegonkortuko duen eta tigraitar eta etiopiar guztiengan mina eta sufrimendua eragingo duen gatazka bihurtzen ari da.
Etiopia Utopia Fundazioak eskualdean gertatzen ari den tragedia humanitarioa azpimarratu nahi du, bertan lan egiten dugun erakundeei ere eragiten diena. Hain zuzen ere, gure lankidea den David Pérez de Unzuetak, duela egun gutxi arte han zegoenak, muturreko baldintzetan ihes egin behar izan zuen herrialdetik. Etiopian garatzen genituen proiektuak gelditu egin behar izan ditugu, eta atsekabetuta gaude, bereziki, eskualdeko erreferente den eta aspaldidanik lankidetzan gabiltzan Mekelleko Ayder Referral Ospitalearen egoeragatik, hornigairik gabe geratzen ari baitira.
Gatazkak bertan behera uztea, laguntza humanitarioa eremuan sartzea, harrapatuta dauden lankideak ebakuatzea (tartean euskal emakume bat) eta komunikazioak berrezartzea eskatzen dugu.

 

HARREMANETARAKO:
proyectos@etiopiautopia.org
943 005863 / 675715315

 

 

Categorised in:

etiopia

Leave a Reply

Este sitio web utiliza archivos cookies propios y de terceros para mejorar nuestros servicios y adaptar el sitio web a sus hábitos de navegación. Para aceptar su uso puede clicar en “Aceptar” o continuar navegando. Asimismo, puede configurar o rechazar el uso de cookies utilizando las herramientas de configuración de su navegador. Para obtener más información sobre el uso de las cookies, las herramientas de configuración y sus derechos: Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar