Kainaberak

Proiektua Tigray eskualdeko ekialdean kokatuta dago, Woreda Kilte-Awlaelo izeneko zonaldean, Tabia Genfelen hasita, Tabia Ayanalem arte. Eskualde horretako pobrezia zerikusi handia dauka ingurunearen degradazioarekin. Urtaroko euriteak eta landaretza falta, lurren erosio larria dakarte ondorio bezala . Urtez urte, ur-lasterren eraginez, nekazariek bere lurrak galtzen dituzte, landetarako balio ez duten lurrak bihurtuz.

Proiektu honen helburu nagusiak, Woreda Kilte-Awlaelo biztanleriaren elikadura ziurtatzea eta, landatze eta landare lurrak hobetuz, nekazaritza produkzioa handitzea dira. Hori guztia aurrera eramateko lurra eta uraren kontserbaziorako Plana abian jarriko da.

Helburu hori lortzeko Genfel ibaia eta bere ur-emarien erriberak birgaitzeko lanetan ari gara, ibilguaren alboak, harrobiko harriekin finkatuz eta landare autoktonoak erriberan landatuz. Horrek, produkziorako ura eta lurra kontserbatzen eta hobetzen laguntzen du. Bestetik ureztatzeko, ur azpiko ur bolumena handitzen da eta ondorioz landare eta abere bioaniztasuna ere ugaritzen da eta bazka biomasa ere bai.

Mekeleko Nekazaritza unibertsitatearen ikerketa zientifikoa eta ST. Mary Collegeren praktika kontuan hartuz, ezagupenen eta esperientzien elkarren trukea bermatzen da.

Kainaberak