Mikromaileguak

Wukroko populazio kaltetuena, alargunek edota bere senarrek utzitako emakumeek osatzen dute. Diru sarreren eza eta elikaduren falta beraientzat eta bere seme-alabentzat bere garapen itxaropena izugarri mugatzen dute, batzutan familiaren biziraupena ere arriskuan jarriaz.

Gure helburua izango da elikadura bermatzea eta emakume hauek eta bere seme-alabek bizitza baldintza duinak izan dezaten borrokatzea. Horretarako proiektu honekin, emakume hauei mailegu txikiak emango zaizkie, bere negozioa jartzeko eta aurrera ateratzeko gai izan daitezen eta era berean formazioa jaso dezaten.

Mailegua jasotzen duten emakume guztiek, jasoko dute formazioa, enpresa txikiak nola kudeatu  eta oinarrizko enpresa abileziak garatzen ikasteko. Horrez gain, martxan jartzea erabaki duten negozioaren arabera ere lanbide formazioa jasoko dute. 100 familia baino gehiago jasoko dute diru laguntza hori, lanbide bat garatzeko gai izateko eta pobreziaren egoeratik ateratzeko. Mikrokreditoak kobratu ahala beste emakumeak laguntzeko erabiliko dira.

Mikromaileguak